Aiako probalekuan idi dema lehia. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Idi dema zaleentzat probaleku erreferentea da Aiako plaza.
Inguruko idi pare onenak lehiatzen dira urtean zehar bertan, eta goi mailako ikuskizunak ikusteko aukera izaten dute bertan biltzen diren idi dema zaleek. Ildo horri jarraituz, goi mailako idi dema erronka ikusteko aukera izango da bihar Aian. 2012ko Euskadiko Idi Dema Txapelketa jokatuko da, hain zuzen ere, 22:00etatik aurrera.
Urtean zehar hainbat probalekutan jokaturiko norgehiagoka puntuagarrietako uztarririk onenak lehiatuko dira larunbatean Aian. BBK Sari Nagusia jokatu zuten sei uztarrietatik hiru onenak ariko dira lehian; Iñaki Lopategui, Ecomet eta Luberri, hain zuzen ere.