Antzinako gazten dastaketa antolatu dute Iturraranen

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 8a

Antzinako gazta dastatze komentatua egingo dute ostiralean, hilaren 12an, Iturrarango parketxean, Aian. 11:00etatik 13:30era izango da kata, eta parte hartu ahal izateko helduek 7 euro ordaindu beharko dute, eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrek 3 euro. Urriaren 7an eta 21ean, berriz, erlauntzak zabalduko dituzte, 13:00ak eta 14:00ak artean. Ikusi ahal izateko helduek 2,5 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek 1,5 euro. Eta hilaren 25ean, berriz, errekuperatu dituzten antzinako euskal animalien arrazei buruz jardungo dute Iturraranen. Bi orduko saioa izango da, 11:00ak eta 13:00ak artean. Helduek 5 euro ordaindu beharko dute, eta umeek 3, parte hartzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide