Gaur hasiko dituzte festak sanpedroak ospatzen dituzten toki gehienetan. Beizaman bihar, San Pedro egunez, ekingo diote festari. Orion, Aiako Andatza eta Elkano auzoetan eta Zumaian, berriz, gaur botako dituzte suziriak. Andatzakoak izan dira festan murgiltzen lehenak. Haurren jolasak egin dituzte goiz partean, auzoko plazan elkartuta.
Herriz herri eta auzoz auzo egitarau guztiak hemen ikus daitezke.