Aitor Zabaletak irabazi du Aiako Igoera

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 28a

Aiako Igoera jokatuzen larunbatean Andatzatik herrigunera bitartean, eta sailkapen orokorrean faborito nagusiak eraman zuen garaipena; Aitor Zabaletak lortu zuen denborarik onena, eta Joseba Iraola eta Aitor Arakistain Zumaian bizi den auto gidariak lortu zituzten bigarren eta hirugarren postuak; eserleku bakarreko autoen modalitatean lehiatu ziren horiek, eta turismoen sailean, Aitor Ramirez izan zen bizkorrena. Zabaletak Euskal Herriko gidari onenetarikoen artean dela berretsi du beste behin ere; baina, larunbateko saioan hainbat arazo izan zituen ibilgailuarekin, eta bigarrengo manga ezin izan zuen egin; entrenamendu saioan denborarik onena (00:01:59.178) egin zuen honek, baina saioa ez zen puntuagarria, eta ondorengo itzuli ofiziala bi minututan amaitu zuen; bigarren itzuli ofizialean, ordea, autoko norabidearekin izan zuen arazoak izan zituen. Turismoen modalitatean, berriz, ez zegoen faborito garbirik, eta horien arteko lehia «biziagoa» izan da, antolatzaileen arabera. Ramirezek bi itzuliak denbora berdinean (00:02:11.175) amaitu zituen, eta haren atzetik geratu ziren David Ardions eta Josetxo Duperou. Iñaki Alberdi podiuma lortzeko lehian ibili bazen ere, bigarren mangan motorra puskatu zitzaion, eta ezin izan zuen itzulia amaitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide