Euriak ez du zapuztu udaberriko hitzordu finkoetako bat: Landare Berezien X. Azoka. Jendetza gerturatu da Aiako Iturrarango Lorategi Botanikora, 49 mintegiren eskaintza ezagutzera. Ikusmiran batzuk, etxea lore, landare eta espezie jangarriz apaintzeko asmoz. Aurten, gainera, Aian herrigunean ekitaldi osagarriak izan dira.