Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
XVIII. Gipuzkoako Klasikak Aian jokatuko da aurten, eta Urola Kostako eskualdean zehar, 103 kilometro egingo dituzte jubenil gizonezkoek. Oriotarrak taldeak eta Aiako Kirol Elkarteak antolatu dute igandeko proba, eta Euskal Herriko txirrindulariak ez ezik, Espainiakoak ere lehiatuko dira bertan. Azpeitiko, Zarauzko eta Zumaiako txirrindulari elkarteek ere beraien ordezkariak izango dituzte lasterketan.
Lasterketa 11:00etan hasiko da, Aian, eta Zudugarai zeharkatuz Zarautzera iritsiko dira; handik, Getariara, Zumaiara, Zestoara eta Aizarnazabalera joango dira; Bedua industrigunetik Oriora bidean, Zumaia, Getaria eta Zumaiara itzuliko dira. Txirrindulariek Aiara hiru aldiz igoko dira Santio Errekatik. Hiru igoerak mendiko sarirako puntuagarriak izango dira. Horretarako, itzuli bakoitzeko sailkapena hartuko dute kontutan. Igoera hasi aurretik, ordea, Santio Errekan tarteko helmuga izango dute; bi aldiz igaroko dira auzo horretatik, eta horiek puntuagarriak izango dira.
Antolatzaileek 1.040 euro banatuko ditu saridunen artean; irabazleak 206 euro jasoko ditu, eta bigarren eta hirugarren postuan geratzen direnentzat 156 eta 124 euro banatuko dizkiete.