Harmargarren urtez jarraian Aiako Txakolin Eguna ospatu zuten atzo, eta inoiz baino upategi gehiagok hartu zuten parte ekimenean; Getariako Txakolina Jatorri Izendapeneko kide diren 24 upategik eskaini diete edari preziatua herrian elkartu diren ehundaka lagunei. Antolatzaileak eta upategiak «gustura» dira X. Txakolin Egunak izan duen erantzunarekin. Izan ere, eguraldi txarra egiten bazuen ere, herrian «jende ugari» bildu zela azpimarratu dute antolatzaileek. Hain zuzen ere, euriaren eraginez, plazan egin beharrean, pilotalekuan eta dema plazan egin behar izan zituzten ekitaldiak.Txakolinarekin batera 400 kilo txahal pintxo banatu zituzten atzokoan, eta Aiako bost gaztazalek ere jarri zuten postua Txakolin Egunean.