Memoria historikoa berreskuratzeko herritarren testigantzak bildu nahi ditu Aiako Udalak

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 6a

Aiako Udalak herriko memoria historikoa berreskuratzeko prozesua martxan jarri du, eta horretarako herritarren pasadizo, kontuak eta datuak bildu nahi ditu. Udalak jakinarazi du dagoeneko zeinbat herritarrek euren laguntza emateko prestutasuna azaldu dutela, baina gainontzekoei ere dei egin die laguntzeko, eta horretarako udalarekin jarri dezakete harremanetan. Ekimenarekin, "pasadizo ikeragarriak" berreskuratu nahi ditu Aiako Udalak, "belaunaldi berriei gure historiaren berri emateko". Egitasmoa aurrera eramateko, Aranzadi Zientzia Elkartearekin hitzarmena sinatu du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide