Aiako Udalak 140.267 euro itzuli beharko dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 16a

Aiako Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiari 221.401,91 euro itzuli beharko dizkio aurten; kopuru hori, iazko likidazioaren eta 2009. urteko foru funtsaren eraginez ordaindu beharko du Udalak. Izan ere, 2011ko likidazioaren ondorioz, 140. 267,14 euro itzuli behar dizkio Gipuzkoako erakundeari. Aldi berean, ordea, zerga bat jasoko dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik; Opor fiskalen auziaren eraginez, Igor Iturain Aiako alkateak adierazi du opor fiskalak lortu zituzten enpresak foru aldundiei dirua itzultzen ari zaiela; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek orduan erabaki zuten 1995 eta 2000 urte artean sortzen ziren enpresa berriek ez zutela Sozietateen Gaineko Zergaren zati bat ordaindu behar. Opor fiskal horiek 300 enpresa inguruk eskuratu zituzten, baina urte batzuk geroago Europako Batzordeak «legez kanpokotzat» jo zituen; hala, opor fiskalak lortu zituzten enpresek dirua bueltatzeko agindu jaso zuten. Hori dela eta, Aiako Udalak 4.865,23 euro jasoko ditu aldunditik; konpentsazioa kontutan izanik, hasiera batean 135.401,91 euro eman behar dizkio Gipuzkoako Foru Alundiari. Kopuru horrez gain, 2009. urteko foru funtsa itzuli beharko du udalak orain. 86.000 euro inguru itzuli behar dizkio. Kalkulu guztiak eginda, beraz, 221.401,91 euro ordaindu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide