Aiako Landare Berezien Azokan janari postuak jartzeko izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 15a

Landare zaleek urteko hitzordua izango dute apirilean. Aurten apirilaren 28an eta 29an egingo dute Landare Berezien Azoka. Beste urte batez, mundu osoko espezieak izango dira ikusgai Iturrarango lorategian, Pagoeta Natur Parkean. Landareen postuez gain, ordea, janari eta edarienak ere jartzen dituzte azokan. Zerbirtzu horiek eskaini nahi dituztenek otsailaren 25era bitartean eman dezakete izena. Horretarako eta informazio gehiago lortzeko, Iturraran parketxeko 943- 83 53 89 telefonora deitu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide