Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.-a eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.-a aita-semeek marka berria ezarri dute gaur goizean Abadiñon (Bizkaia), San Blas eguneko festan. 125 kiloko harri errektangularrarekin 125 jasoaldi egin dituzte Aiako harri-jasotzaileek. Bi urte eta gero, marka berria ezarri dute Izetatarrek gaur; bataz beste, minutuko hamabi jasoaldi eta erdi egin dituzte proban.