Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako I. Mendi Lasterketa egingo dute martxoaren 11n; Pagoeta inguruan izango da lasterketa, eta antolatzaileek adierazi dutenez, ibilbide "erraza" izango dute korrikalariek; izan ere, 8.200 metroko bidea izango dute, eta plazatik abiatuta, Arretaldetik joango dira Pagoetako gurutzera; handik, Pagoetako tontorrera joango dira, eta Olartetatik Ernio Txikira joango dira; ondoren Aiako hirigunera joango dira, eta Auzokaltetik barrena, herriko plazan amaituko dute lasterketa.
Dagoeneko eman daiteke lasterketan parte hartzeko izena; www.herrikrossa.com helbidean eman daiteke izena; aldez aurretik inskribituz gero, zortzi euro ordainduko dute, eta egunean bertan eginez gero, berriz, 12 euro ordainduko dute. Gehienez 150 korrikalarik parte hartu ahal izango dute Aiako I. Mendi Lasterketan; antolatzaileek adierazi dutenez, lehenengo aldia izanik, aurtengoa "froga" izango da, eta harreraren arabera hurrengo urteetan parte hartze kopurua moldatuko lukete. Halaber, ibilbideko zati batzuk "estuak" dira, eta horregatik erabaki dute lasterkari muga 150 baino gehiago ez izatea.