Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako Udalak, Gipuzkoako Foru Alundiarekin elkarlanean, ludoteka zerbitzua jarri du herriko haurrentzat. Sei eta hamaika urte bitarteko neska-mutilek kultur etxean izango dute beraien aisialdirako lekua; «gaztelekua jarri genuenean martxan, adin tarte horretako haurrak gazte lokaletik kanpo geratu ziren, bertan egiten diren ekintzetarako gazteegiak direlako», adierazi du Eneko Sanz ludotekako begiraleak.
Momentuz, ostiraletan elkartzen dira, hamabostean behin; adinaren arabera, bi talde banatu dituzte, eta bakoitzak bere ordutegi propioa du; talde bat sei eta zortzi urte bitarteko umeek osatzen dute, eta horiek 16:30eatik 18:00etara bitartean elkartzen dira; beste taldea, bederatzi eta 11 urte bitartekoez osatuta, 18:00etatik 19:30eara bitartean biltzen dira.