Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Kostako Udal Elkarteak hondakin organikoak biltzen dituen bosgarren edukinontzia erabiltzeko ikastaroak antolatu ditu biharko, hilak 25. Batetik, biohondakinak gaika biltzeko informazioa emango diete herritarrei, eta, bestetik, horretarako behar duten informazioa jasotzeko aukera izango dute. 17:00etan, 17:30ean, 18:00etan, 18:30 ean, 19:00etan, eta 19:30ean izango dira saioak.
Edukiontzi marroian etxean, baratzean edota lorategian sortutako biohondakinak sartu behar dira; hala nola, landare eta animalia jatorria duten hondakinak, sukaldeko paperak, kafe edo opil hondarrak, edo arrautza oskolak.