San Roman festak ospatuko dituzte bihar eta igandean Altzola auzoan

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 17a

Aurten bi egunetan ospatuko dituzte Aiako Altzola auzoan San Roman jaiak; bihar, hilak 18, izango da San Roman Eguna, baina igandean ere izango dira ekitaldiak auzoko txokoetan. Bi egunetan ere ekimen antzekoak izango dituzte auzotarrek, eta aurreko urteetako egitarau berdintsua prestatu dute; bihar, mezarekin eta hamaiketakoarekin emango diete hasiera festei. Gero, guztiek auzo bazkaria egingo dute eliza ondoko baserrian, eta, nola ez, erromeriak ez du hutsik egingo; Jon Ostolaza eta Aitor Txapartegik girotuko dute bazkaria, eta gauean erromeria eskainiko dute. Igandean ere meza, hamaiketakoa eta auzo bazkaria izango dira; trikitilariak, berriz, auzotarrak alaitzen ariko dira. EGITARAUA
Azaroak 18, bihar. San Roman Eguna.
- 11:30. Meza nagusia.
- Ondoren. Hamaiketakoa.
- Jarraian. Bazkaria, Jon Ostolaza eta Aitor Txapartegirekin.
- Afaldu ondoren. Erromeria, hankak nekatu arte.
Azaroak 20, igandea. 
- 11:30. Meza nagusia.
- Ondoren. Hamaiketakoa.
- Jarraian. Bazkaria, trikitilariek alaituta.
- Arratsaldean. Txokolatada.
- Afaldu ondoren. Erromeria, Agurtzane eta Elustondokin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide