Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean izango den Donostiako XIII. Rallya Aiatik pasatuko da arratsaldean zehar, eta horren eraginez, herrigunea erabat itxi egingo dute hainbat ordutan.
Asteasuko biribilgunetik Aiako herrigunera iritsiko da rallya, eta bi aldiz pasatuko da. Lehenengo aldiz 14:30ean pasako da, eta bigarrengo aldiz 18:30ean. Hori hala, errepidea 13:30eatik 16:30eak ingurura bitartean itxiko dute lehenendabizi; bigarren txandarako, ordea, 17:45ean berriro itxiko dute, eta antolatzaileek 20:30eak ingurura bitartean itxita egongo dela aurreikusi dute.
Neurri horiez gain, antolatzaieek herritarrei eskatu diete ganaduak, txakurrak eta antzeko animaliak lotuta edota itxitura batean edukitzeko, «inolako ezbeharrik gertatu ez dadin».
Larunbatean, egunean zehar larrialdiren bat izanez gero, antolatzaileek jakinarazi dute herritarrek egunean bertan 646-20 76 77 telefonora deitu dezaketela, 11:00etatik aurrera; zentzu horretan, «larrialdiei aurre egiteko» Asteasun bi anbulantzia jarriko dituzte. Horrez gain, antolatzaileekin aldez aurretik ere jarri daiteke harremanetan, 636- 49 43 97 telefonora deitutz.