Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako Udalak duela 75 urte fusilatu zituzten aiarrei omenaldia egingo diote larunbatean. Udalak biktima horiek gogoratu nahi ditu ekitaldian, eta horien artean, garai hartan Aiako alkate izan zen Gabino Alustiza ere omenduko dute.
Aiako Udalak gogoratu du Alustiza legez aukeratu zutela alkate, eta duela 75 urte Hernaniko hilerrian fusilatu zuten.
Aiako Udalak dei egin die urte horietan fusilatuak izan ziren herritarren senideei eta ingurukoei ekitaldian parte hartzera; halaber, «bortizkeria eta samina» zuzenean jasan duten herritarrei eta familiei ere gonbidatu die bertaratzera. 13:00etan izango da biktima horien omenezko ekitaldia, Udaletxean, eta Udaleko hainbat kide izango dira bertan.