Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako Udalak bertso afaria antolatu du hurrengo ostiralerako, hilaren 14rako. Urdaneta auzoan izango da saioa, Izarra jatetxean. Bertan Xabier Amuritza eta Xabier Sukia bertsolariak izango dira, eta gai jartzailea Unai Manterola izango da.
Bertara joateko 25 euro ordaindu behar da, eta izena emateko Izarra jatetxeko 943-13 18 67 edo Kultur Etxeko 943-13 09 24 telefonoretara deitu behar da, urriaren 12rako.
Udalak adierazi du halako ekimenak herri osoan zabaldu nahi dituela; hau izango da lehenengo ekintza.