Aiako San Migel jaiak, argazkitan

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 29a

Aiako Laurgain auzoan San Migel jaiak ari dira ospatzen gaur. Ohi bezala, Meza Nagusia egin dute lehendabizi, eta amaitutakoan auzotarrek hamaiketakoa egin dute Atseden-Toki elkartean. Ondoren, herri kirolen txanda izan da; Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Ugaitz Mugerza aizkolariak aritu dira lehian, enbor bana zenek azkarrago moztu. Harri jasotzen, berriz, Agustin Landarbide aritu da, lau harrikin.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide