Aiako Udalak ezohiko udalbatza egin zuen atzo, eta bertan, Bainet ekoiztetxea handitu ahal izateko dokumentuen tramitazioarekin aurrera jarraitu ahal izateko puntua onartu zuen.
Joan zen abuztuaren 3an egin zuten bilkuran onartu zuen udalbatzak Bainet ekoiztetxea zabaltzea. Aiako lurretan dago. Hilabeteko epean helegiterik aurkeztu ezean, behin-behinean onartu zituzten arau subsidiarioak. Txostena Eusko Jaurlaritzara bidaliko dute orain, Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betiko onar dezan. Bilduren aurkako botoekin onartu zuten; Bainet zabaltzearekin batera beste hainbat eremu hiritartu daitekeen lurrak izatera pasatuko dira; Mataderoa, kasu. «Mataderoa herriaren eraikina izanik, lur hori zertan aprobetxatu daitekeen aztertu behar da, hiritartu aurretik», dio koalizioak.
Erriberatxo Eremuko Plan Partzialaren dokumentuari egin dizkioten zuzenketak ere onartu dituzte. Izan ere, eremua hiri lur izendatzeko egin dituzten planoetan eta ekipamenduetako partzeletan akatsak zeuden. Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betiko onarpena emango dio orain.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide