Aimar Irigoien errezildarrak bosgarren aldiz jarraian irabazi du Euskadiko Harri Txikien Harrijasotze Txapelketa. Atzo jokatu zuten Aian txapelketa, eta frontoia leporaino bete zuten jarri jasotze zaleek. Errezildarrak maila oso onean dagoela erakutsi zuen beste behin; 12.462,5 kilo altxatu zituen harri jasotzaileak, eta guztira 107 jasoaldi egin zituen. Irigoienek atzean utzi zituen bere lehiakideak; izan ere, bigarren postuan geratu zen Hodei Iruretagoiena
Izeta IV. aiarra; 10.962,5 kilo altxatu zituen honek.
Ohi baino parte hartzaile gutxiago izan ditu aurtengo txapelketak, guztira bost harri hasotzaile izan baitziren Aiako frontoian; Irigoien eta Iruretagoienaren atzetik, Unai Bertiz (9.925 kilo), Josetxo Urrutia (9.350 kilo) eta Xabier Ariztegi Santxin geratu ziren.
Halaber, Irigoienek txapela irabazi bazuen ere, azken bost urteetako markarik baxuena egin zuen atzokoan;
Lau harri desberdinekin egin zuten saioa; 125 kiloko koadroarekin, 125 kiloko zilindroarekin, 112,5 kiloko kuboarekin eta 100 kiloko bolarekin. Harri bakoitzarekin hiru minutu izan zituzten harri jasotzaileek, eta guztietan ere Irigoien nagusitu zen.
Iruretagoienak, bere aldetik, lehenengo aldiz lortu du txapeldunorde izatea Harri Txikien txapelketan. Duela hilabete aiarrak Urola Kostako Hitzari adierazi zionez, bere helbururua bigarren postuan egitea zen, eta lortu du.