Haurrak dira nagusi Aiako festetan

Urola Kostako Hitza 2011ko abuztuaren 8a

Aian Umeen Eguna ari dira ospatzen gaur San Donato eta San Lorentzo festetan, eta beraientzat zuzendutako hamaika ekimenez ari dira gozatzen goizean goizetik hasita. Txistularien diana eta gero, haur eta gaztetxoek txirrindulari lasterketa egin dute herriko kaleetan zehar; ondoren, umeek plaza hartu dute, bertan egin baituzte jolasak eguerdira bitartean; lokotx bilketan, arrautz jolasean eta beste hainbat jokotan ibili dira. Arratsaldean, Poxpolo ta Konpainia pailazoen emanaldia izan dute, eta gero Gorriti eta bere animaliekin ongi pasatzeko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide