Sandonato eta sanlorentzoetako lehen ekitaldiak, etzi

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 29a

Aurtengo Aiako sandonato eta sanlorentzo festak ohi baino lehenago hasiko dira. Jaiak ofizialki abuztuaren 6an hasiko dituzte; orduan botako dute suziria. Bainaetzi hasiko dira herritarrak festa giroan murgiltzen. Hainbat ekitaldi egingo dituzte egunean zehar. 09:30ean, Aiako Bolo Txapelketa jokatuko dute federatuek eta herritarrek, eta 11:00etan, XX. Pala Txapelketako finalak izango dira pilotalekuan. Arratsaldean, berriz, Goiz-Argin erakusketa jarriko dute, eta 17:30ean Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa hasiko da. Arraza guztietako zakurrek hartu ahal izango dute parte. Bestetik, Aiako Santio Erreka auzoan asteburuan helduko diote berriz Santa Ana jaiei. Bihar, Kupela taldeak kontzertua eskainiko du, eta igandean adinekoentzat hamaiketakoa eta herri kirolak izango dira, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide