Pagoetan Iturrarango erlategira bisita gidatua egingo dute

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 28a

Iturraran Parketxeak, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioaren eta Urola Kosta Mankomunitatearen eskutik, Iturrarango Erlategi Didaktikoa ezagutzeko bisita gidatu berria jarriko du abian larunbatean, hilak 30. Iturrarango Parketxean emango diote hasiera bisitari, Pagoetako Parkeko informazio puntuan, hain zuzen ere. 10:30ean abiatuko dira, eta lehenengo erlategira joango dira bertaratzen direnak; bertan, erlauntza baten irekiera ikusteko, eta erleen zenbait produktu dastatzeko aukera izango dute. Gainera, bisitariek kantelak nola egiten diren ikasiko dute, eta beraiek ere kandela bana egin ahal izango dute. Bisita 13:00etan amaituko da, eta bertara joateko izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko 943-83 53 89 telefonora deitu behar da. Izena ematen dutenek bost euro oraindu beharko dute, eta sei eta hamabi urte bitarteko haurrek, berriz, bi euro ordainduko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide