Txirrindularitza eta sokatira probek kirol asteburua osatuko dute

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 24a

Aian kirola izango da nagusi asteburuan. Gaur, XXII. Gipuzkoako Gazte Mailako Txirrindulari Itzulia egingo dute herrigunean; 2.530 metroko ibilbidea egingo dute gazteek. 19:00etan hasiko da saioa, baina 18:15ean taldeek aurkezpena egingo dute.
Aiako Idi Proba Elkarteak beste ekimen bat prestatu du iganderako, Aiako Udalaren laguntzarekin. 2011ko Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa egingo dute hilaren 26an, kirolgune ondoko zelaian; 600 mistoan ariko dira, eta zazpi talde lehiatuko dira: Getxo, Gaztedi, Gaztedi Mistoa, Gohierri A, Gohierri B eta Mutriku. Pisaketak 08:30eatik 10:00etara bitartean egingo dituzte, eta 11:30ean hasiko da proba.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide