Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako Kirol Elkarteak herriko pilota txapelketa antolatu du beste urte batez, eta bertan parte hartzeko izena hilak 22ra bitartean eman daiteke. Aurten, bi txapelketa egingo dituzte; batean eskuz pilotan arituko dira, eta bestean palatan. Izena emateko kultur etxeko 943-13 09 24 telefonora deitu behar da.