Larunbatean, hilak 18, udarako ibilaldi neurtua egingo dute Pagoeta Parke Naturalean zehar. Aiatik Ernio Txikira egingo dute ibilaldia. 09:30ean irtengo dira Aiako aparkalekutik, eta 13:30 inguruan itzuliko dira berriro herrira.
Ibilaldira joateko bost euro ordainduko dute; bost eta hamabi urte bitarteko haurrek, berriz, hiru euro ordainduko dute.