Aian EAJ alderdiak lortu ditu boto gehien; 564 herritarrek bozkatu dute alderdiaren alde, eta Igor Iturain jeltzalea izango da datozen lau urteetan alkatea. Hala ere, beheraka nabarmena jasan du alderdiak, eta, ondorioz. Bilduk 463 boto lortu ditu. Beraz, parekatuta geratuko da gobernua, EAJk sei zinegotzi eta Bilduk bost zinegotzi izango dituztelako. Iturainek «ezustekoz» hartu ditu emaitzak, «gehiengo absolutua mantentzea» baitzen euren helburua; «uste baino alde handiagoa izan da EAJ eta Bilduren artean. Hala ere, gustura nago emaitzekin», dio Iturainek.
Parte hartzeari dagokionez, erroldatutakoen %69k eman
dute botoa, eta PP eta PSE alderdiak ez dute ordezkaritzarik izango.
Iturain hirugarren aldiz aurkeztu da alkatetzara. Hasiera batean bi agintaldi egiteko asmoa bazuen ere, aurreko agintaldian «amaitu gabe» geratu zaizkion proiektuak bukatzeko asmoz aurkeztu da. Hala ere, udal polikikagintzan azken lau urteak izango direla ziurtatu du.
2007ko udal hauteskundeetan EAJ alderdiak gehiengo absolutua eskuratu zuen Aian. 561 herritarrek bozkatu zuten alderdi hori, eta, ondorioz, sei zinegotzi jeltzale izan dira Udalean. Bigarren indarra EAE-ANV alderdia izan da. Duela lau urte 243 boto eskuratu zituen.
Bi alderdi horiek osatu dute udalbatza azken agintaldian, EA alderdiak ordezkaritza galdu baitzuen aurreko hauteskundeetan, 2007an. Bestetik, aurrerantzean 11 zinegotzik osatuko dute udalbatza, orain arte baino bi gehiagok, alegia.