EAJk "herri txikietako nekazaritza" indartuko duela adierazi du

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 16a

EAJk "herri txikietako nekazal sektorea indartu" nahi duela nabarmendu du gaur Aian egin duen agerraldian. Igor Iturain EAJko Aiako alkategaiak eta Rafa Uribarren foru diputatuak baserri bat bisitatu dute, eta bertan nekazaritzaren egoera izan dute hizpide. Ondoren, plazan egin dute ekitaldia, eta jeltzaleek adierazi dute Landagipuzkoa Plus eta Lurra Bizirik programak martxan jarriko dituztela, sektorea indartu nahian. Egitasmo horien bidez, "lehiakortasuna eta bideragarritasuna" sustatu edota "ekoizpen kostuak gutxitzeko planak" hasiko dituztela adierazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide