Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako Lardizabal eskolako Guraso Elkarteak Uribarri-Ganboako urtegira goiz irteera antolatu du larunbaterako, hilak 14. 08:30ean irtengo dira herriko aparkalekutik, eta Arabako urtegia bizikletaz edo oinez zeharkatuko dute; bertara joateko izena ostirala baino lehen eman behar da, Iturriozena tabernan, hiru euren truke.
Bederatzi urte baino gutxiago dutenek arduradun batekin joan beharko dute, eta antolatzaileek gomendatu dute kaskoa, ogitartekoa eta aldatzeko erropa eramatea.