Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Aia zeharkatzen duen GI-2631 errepidea konpontzea onartu du. Bihurguneetako peralteak eta bermak egokituko dituzte, eta errepidea zabalduko dute, besteak beste. Egun lau metro inguruko zabalera du errepideak, eta sei metrotara zabalduko dute orain. Aldundiak 552.000 euroko aurrekontua du horretarako, eta hiru hilabete iraungo dute lanek.