Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen larunbatean Javier Arizti Olaberrik eta Aitor Juaristi Artasok idi probak egin zituzten Aiako probalekuan, eta Artasok irabazi zuen bien arteko desafioa; izan ere, lehenengoak 46 plaza eta 1,92 metro egin zituen, eta Juaristik 29 minutu eta 24 segundu behar izan zituen marka horretara iristeko. Beraz, 2.000 euro lortu zituen Artasok. Antolatzaileen arabera, 200 lagun inguru elkartu ziren herriko probalekuan.