Haur eta helduek Lapurdin goiz ibilaldia egingo dute

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 23a

Aiako Lardizabal eskolako guraso elkarteak antolatuta, goiz ibilaldia egingo dute datorren igandean, hilak 27. Lapurdira joango dira, eta Hendaiatik Abadia Gazteluko Parke Naturaleraino iritsiko dira, oinez. Guztira zazpi kilometro eta erdi egingo dituzte, eta hiru ordu inguruko ibilaldia izango da. 09:00etan abiatuko dira Aiako aparkalekutik, eta autobusez joango dira Hendaiara. Ondoren, 14:00etan itzultzea aurreikusten dute antolatzaileek. Bertara joateko ostirala baino lehen Iturriozena tabernan izena eman behar da, hiru euroren truke. Bestalde, bederatzi urte baino gutxiago dituztenek arduradun batekin joan behar dute ibilaldira. Antolatzaileek ogitartekoa eta aldatzeko arropa eramatea gomendatzen dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide