Etxetxok Galtxagorriri irabazi dio idi demetako erronka

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 15a

Joan zen larunbatean Etxetxo eta Galtxagorriren arteko idi demen apostuen lekuko izan zen Aiako probalekua. 200 lagun inguru elkartu ziren bertan, eta Etxetxo arroarrak erraz irabazi zion erronka zumaiarrari. Izan ere, Etxetxok 47 plaza, sei zinta eta 0,55 metro egin zituen, eta Galtxagorrik, berriz, 32 plaza eta bi zinta lortu zituen. Hori hala, bien artean jokatu zituzten 2.400 euroko dirutza irabazi zuen Arroakoak. Datorren dema apirilaren 9an izango da herrian, Artaso eta Aristiren artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide