Atzo amaitu ziren Aiako Idi demak, eta Telleria lasartearrak eraman zituen manta eta txapela, 51 plaza, bi zinta eta 1,43 metro egin ondoren. Antolatzaileen esanetan, azken egunean "oso giro" ona sortu zen herriko probalekuan, eta 300 lagun inguru bertaratu ziren atzoko saiora.
Joan zen larunbatean hasi ziren Idi deman Aian, eta bertan eskuladeko hainbat parte hartzaile aritu dira lehian. Atzoko saioan txapelketako faboritoak izan ziren, eta faboritoen artean egon zen benetako lehia; Oliden eta Telleria atzoko saioan izan ziren, eta Oliden orioarrak bigarren postua eskuratu zuen. Honek, Telleriak baino plaza bat gutxiago egin zuen.
Eskualdekoen artean, berriz, Bixkiak errezildarrak laugarren postua lortu zuen, 48 plaza egin zituen honek. Izeta aiarrak, berriz, zortzigarren postuan geratu zen. Lagartek eta mendi txikik, berriz, bederatzigarren eta hamargarren egin zuten.
Aiako Idi demak BBK Sarirako puntuagarriak izan dira. Hori hala, Telleria, Olidene eta Laski lehehengo hiru postuetan geratu direnez, ligaxkako finalean sailkatzeko puntuak lortu dituzte.
Probak atzo amaitu baziren ere, datorren larunbatean, hilak 12, idi apostuak jokatuko dituzte Aian. Orduan, Miguel Uzkudun Gantxagorri zumaiarraren eta Jose Manuel Aginagalde Etxeko Arroakoaren artean izango da lehia. 22:00etan hasita, Aiako kintopeko Urgain harria mugituko dute, eta 2.400 euro egongo dira jokoan. Pisaketak 10:00etan egingo dituzte, probalekuan.