Aian goizetik hasi dira ospatzen inauteriak. Andantza ikastetxeko haurrek antzerkia eta dantza saioa eskaini dute goizean. Arratsaldean, berriz, Lardizabal ikastolak kalejira egin du herrian zehar, eta ondoren Ipuin saltsa izeneko ikuskizuna eskaini dute haurrek herriko frontoian.