Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar gauean Aiako Idi demak hasiko dira beste urte batez. Hamabi idi parek hartuko dute parte probetan, gaurtik datorren asteartera bitartean. Parte hartzaileen artean Urola Kostako idi zaleek presentzia nabarmena izango dute; bertan, izango dira, besteak beste, Mendi Txiki aizarnazabaldarra, Izeta aiarra, Iñaki Oliden orioarra eta Bixkiak errezildarrak.
Saio guztiak 22:00etan izango dira, Aiako probalekuan. Lagarte, Soarte Anaiak eta Aretaren idiek emango diote hasiera. Idiek 1.750 kiloko harria mugitu beharko dute. Halaber, egun bakoitzean idi pisaketak egingo dituzte, 10:00etan probalekuan. Idiek gehienez ere 1.100 kilo pisatu beharko dute, eta pisu hortik gorako idi pareei kilo eta erdiko gainkarga ezarriko diete