"Ilusioz beteriko lau urteren ostean, jada badugu etxea, biltzeko etxea", adierazi du Elixabet Manterola Hitzez Emakume Baserritarren Elkarteko lehendakariak Aiako kultur etxean, eguerdian.
Sortu zenetik lau urte igaro ostean, lokala inauguratu du elkarteak Armendigainen, eta, bide batez, balantzea egin nahi izan du. Horretarako, elkartearekin zerikusia duten eta izan dutenak gonbidatu dituzte ekimenera. Hala, 25 lagun bildu dira eguerdian, tartean, elkarteko kideak, Igor Iturain Aiako alkatea, Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko ordezkariak, eta beste hainbat eragile.
Bileraren ostean Mikel Markezek eta Amaia Zubiriak abestu egin dute, eta familia argazkia atera ostean, bazkaltzera joan dira.