Espainiako Ekoturismoaren kongresua egin dute Zumaian

Mireia Galarza Bastida 2024ko urr. 27a, 16:00

Espainiako Ekoturismoaren kongresua. (Mireia Cabrero)

Bertan, ekoturismoari buruzko hitzaldiak eskaini zituzten hainbat adituk. Orokorrean, antolatzaileek azaldu dutenez, jardunaldian garbi ikusi dute "ekoturismoa bultzatzeko estrategiek aurrera jarraitzen dutela bai Espainiar Estatuan, lurraldean eta eskualdean", Geoparkearen kasuan bezala, eta, sare lanari, lankidetza publiko-pribatuari eta Europako funtsek suposatzen duten motor garrantzitsuari esker, "urte askotako lana bizkortzea ahalbidetu" dela. 

Asteartetik ostiralera bitartean, Espainiako Ekoturismoaren kongresua egin dute Zumaian, eta bertan elkartu dira sektore horretako nazioarteko 200 profesionaletik gora. Ostiralean, Gasteizko Eraztun Berdea ibilbidea egin zuten, eta horrekin eman zioten amaiera jardunaldiari. Bilerak, hitzaldiak, mahai inguruak eta bisita gidatuak txandakatuz igaro dituzte azken egunak, "Espainiako ekoturismoan aurrera egiten jarraitzeko helburuarekin".

Zumaiako Aita Mari zineman egin zituzten hiru jardunaldietatik lehenengo biak, eta bertan, ekoturismoari buruzko hitzaldiak eskaini zituzten hainbat adituk. Orokorrean, antolatzaileek azaldu dutenez, jardunaldian garbi ikusi dute "ekoturismoa bultzatzeko estrategiek aurrera jarraitzen dutela bai Espainiar Estatuan, lurraldean eta eskualdean", Geoparkearen kasuan bezala, eta, sare lanari, lankidetza publiko pribatuari eta Europako funtsek suposatzen duten motor garrantzitsuari esker, "urte askotako lana bizkortzea ahalbidetu" dela. 

Gainera, Geoturismoa eta Geoparkeak mahai inguruan ondorioztatu zuten geoparke batek ez duela zentzua tokiko biztanlerik gabe, ezta bere baliabide kultural eta etnografiko, gastronomiko eta historikorik gabe. Halaber, oso interesgarritzat jo dute antolatzaileek Zama-ahalmenaren eta mugikortasun iraunkorraren kudeaketa izeneko hitzaldia, hainbat erronka zehazteko balio izan baizuen saio horrek: ekoturismoko esperientzien kalitatea eta iraunkortasuna hobetzea errentagarriagoak izan daitezen, ordainketa zerbitzuak integratu ahal izateko; bisita fluxuak preskriptore bihurtzen diren esperientzien kontsumitzaile bihurtzea; turismo jardueren ingurumen inpaktuak murriztea; egoiliarrekiko harremana hobetzea, turismoak bizi kalitatean duen garrantziari buruzko sentsibilizazio neurrien ezarpenarekin; irisgarritasuna eta mugikortasun iraunkorra hobetzea, ekoturismo esperientziaren zati gisa, eta, aldi berean, tokiko biztanleei garraio irtenbideak ematea, batez ere biztanlerik gabeko eremuetan; kudeaketa jarduerak inplikatutako eragile guztiekin koordinatzea, eta jomugak kudeatzeko beharrak turismo jasangarritasuna hobetzeko finantza tresnetan txertatzea. 

Era berean, Interpretazioak ekoturismoan duen garrantziari hitzaldiaren bueltan ere atera dituzte ondorioak. Antolatzaileen esanetan, agerian geratu da neurozientzietan oinarritutako komunikazio emozionalaren "funtsezko zeregina", publikoa ezagutu eta une oro zer komunikatu nahi den jakitea beharrezkoa baita.

Bisitak eta hurrengo jardunaldiak

Antolatzaileek gehitu zutenez, gai honi buruzko hurrengo Nazio Batzarra 2026an egingo dute, baina izango da beste hitzordu garrantzitsu bat lehenago ere: Global Ecotourism Forum. 2025eko urriaren 22tik 24ra bitartean Bartzelonan (Herrialde Katalanak) izango da topaketa hori, eta bertan, ekoturismoa bultzatzen duten bost kontinenteetatik etorritako 1.000 profesionalek baino gehiagok parte hartzea espero dute.

Hitzaldiak hitzaldi, Geoparkera bisita gidatuak egiteko aukera izan zuten parte hartzaileek. Bertan, santutegi geologikoa -oinez eta itsasontziz- bisitatu zituzten Zumaian; Historiaurreko Bailara oinez ezagutu zuten Deban eta Mutrikuko flysch beltza eta hirigune historikoan bisitaldia egin zuten. "Eguraldi bikainari esker, lurraldeko bikaintasunak ezagutarazteko balio izan zuten txangoek", gehitu dute antolatzaileek.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide