Lehengo astean hasi zen hitzaldi zikloa Azpeitiko Gaztetxean. (Azpeitiko Gaztetxea)
Martxan da dagoeneko
Ereindako borroketatik iraultza loratuz hitzaldi zikloa, eta gaur izango da bigarren solasaldia. Hain zuzen ere,
Kubako iraultza Cheren heriotzatik mendi erdira izenburupean solasaldia eskainiko du Iñaki Gil de San Vicentek 18:00etan, Matadeixen. Hasieran Zakela tabernan ziren hitzaldia egitekoak, baina lekuz aldatzea erabaki dute haren antolatzaileek.
Aste honetan, ostiralean, Zumaiako Torreberri gaztetxean,
Langile boterearen eraikuntza Euskal Herrian.
Egungo erronkak hitzaldia izango da, Kolitzaren eskutik.
Azpeitiko Gaztetxeak, Piztuk, Zestoako Gaztetxeak, Zumaiako Iparrak eta Zarauzko Gaztetxeak elkarlanean antolatu dute hitzaldi zikloa. Lehengo astean hasi ziren solasaldiak Azpeitiko Gaztetxean. Madrilgo 'El Salariado' webguneko kide bat izan zen Azpeitian, eta 40 bat lagun elkartu ziren bertan.
Hona hemen hitzaldi zikloaren barruko datozen hitzorduak:
- Azaroak 10, 18:00etan, Zumaiko Torreberri gaztetxean: Langile boterearen eraikuntza Euskal Herrian. Egungo erronkak hitzaldia, Kolitzaren eskutik.
- Azaroak 17, 18:00etan, Zestoako Gaztetxean: Italiako mugimendu autonomoa 60-70 hamarkadetan Andrea Bartoloren eskutik.
- Azaroak 24, 18:00, Putzuzulo Amets Fabrikan: Gamonaleko gatazka esperientzia eta borroka, komunitatearen eraikuntza auzoan solasaldia Gamonaleko kideen eskutik.
Sobietar Batasunaren inguruko mintegiak, abendurako
Azaroa amaitzean, gaiari helduko diote berriro Azpeitiko Gaztetxean. Izan ere, Sobiertar Batasunaren inguruko mintegiak antolatu dituzte abenduaren 1erako eta 2rako. Aimar Uribesalgo eta Jon Kortazar izango dira gonbidatuak.
Abenduaren 1ean fanzine erakusketa izango da Azpeitiko Gaztetxean, eta jarraian, 18:30 aldera,
Leninen estatua eta iraultzaren gaineko eztabaida solasaldia eskainiko du Aimar Uribesalgok. 21:00etan afaria egingo dute eta 22:00etarako
Maxuxta Leninista poesia emanaldia prestatzen ari dira. Abenduaren 2an, egun osoarako egitaraua prestatu dute. 11:00etan hasita,
1917-21 sobietar langile botere erreal bezala, estatu artikulazioa eta gerra komunismoa hitzaldia eskainiko Jon Kortazarrek. Ondoren, 14:00etan, bazkaltzeko tartea hartuko dute, eta arratsaldean jarraituko dute mintegiekin. 17:00etan Aimar Uribesalgok eskainiko du
Sobietar Batasunari kritika ikuspegi ekologistatik hitzaldia.