Oier Aizpurua: "Oriotarrek Kontxa irabazteko ilusioa ez, beharra zeukaten"

Gorka Zabaleta 2017ko ira. 12a, 14:54

Oier Aizpurua atzo irabazitako Kontxako Banderaren oroigarriarekin. (Gorka Zabaleta) Piraguarekin bost aldiz munduko txapeldun izan eta gero, 2009an hasi zen Oier Aizpurua (Zumaia, 1977) arraunean, Orion. Atzo Kontxako Bandera irabazi zuen, estropada gogoangarrian. Kontxako egunak nola bizi izan dituen kontatu dio Baleikeri, Orioko ospakizunen oihartzuna artean buruan bizi-bizi. Zuek benetan espero al zenuten Kontxa irabaztea? Bai, ni konbentzituta nengoen. Baina lehen igandearen ondoren, edo aurretik ere bai? Aurrez ere nik sinesten nuen Kontxa irabazteko aukera garbiak genituela. Urte guztia egon gara horretarako prestatzen. Jendeak ez du sinetsiko, baina hala da. Urte osoa lanean Kontxari begira... Salsamendi entrenatzaileak esan zigun hasiera gogorra izango zela, elkar ezagutu behar genuela, pieza bakoitza bere lekuan jarri... Bederatzi hilabeteko haurdunaldia izango zela eta gure proiektua irailean jaioko zela. Halaxe bota zuen. Dena Kontxari begira zeukan pentsatuta. Adibidez? Espainiako Txapelketan sekulako kolpea jaso genuen, baina aste hartako entrenamenduak astakeria izan ziren. Kontxara begirako lana zen. Atera genituen arraunak ez ziren normalak, sekulako esfortzua eskatzen zuten. Dena pentsatuta zeukan. Bere entrenamenduaren parte zen hura. Kontxa irabazteko inbertsioa. Bere arriskuekin, Kontxa irabaztea ez baita segurua. Baina hori izan da apustua. Zuek benetan espero al zenuten Kontxa irabaztea? Bai, ni konbentzituta nengoen. Baina lehen igandearen ondoren, edo aurretik ere bai? Aurrez ere nik sinesten nuen Kontxa irabazteko aukera garbiak genituela. Urte guztia egon gara horretarako prestatzen. Jendeak ez du sinetsiko, baina hala da. Urte osoa lanean Kontxari begira... Salsamendi entrenatzaileak esan zigun hasiera gogorra izango zela, elkar ezagutu behar genuela, pieza bakoitza bere lekuan jarri... Bederatzi hilabeteko haurdunaldia izango zela eta gure proiektua irailean jaioko zela. Halaxe bota zuen. Dena Kontxari begira zeukan pentsatuta. Adibidez? Espainiako Txapelketan sekulako kolpea jaso genuen, baina aste hartako entrenamenduak astakeria izan ziren. Kontxara begirako lana zen. Atera genituen arraunak ez ziren normalak, sekulako esfortzua eskatzen zuten. Dena pentsatuta zeukan. Bere entrenamenduaren parte zen hura. Kontxa irabazteko inbertsioa. Bere arriskuekin, Kontxa irabaztea ez baita segurua. Baina hori izan da apustua. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Baleike.eus webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide