Donostian egiten ari direwn Sevatur Turismo azokan, III. Urola Gustagarri ekimena aurkeztu dute gaur Urrateti Alberdi Azkoitiko alkateak, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, Iñaki Portilla Azpeitiko turismo zinegotziak eta Iraurgi Berritzeneko ordezkariak, Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko diputatuak, Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendari orokorrak eta ekimenean parte hartzen duten jatetxeek. Urola Erdiko produktuak balioan jarri, eta horretarako jarduera ekonomikoa sustatzea du helburu ekimenak, turismo jardueraren bidez. Oraingoan, Euskal Okela (txahala) eta behi esnea izango dira landuko dituzten produktuak.
Martxoaren 19an abiatuko dute III. Urola Gustagarri, eta apirilaren 19ra bitartean ekimen bereziak izango dira, bi produktuak ardatz hartuta. Aurreko aldietan bezala, Azkoitiko, Azpeitiko, Beizamako, Errezilgo eta Zestoako hamar jatetxetan menu bereziak egingo dituzte. Honako jatetxeek hartuko dute parte: Joseba eta Laja jatetxeak Azkoitian, Jai Alai, Kiruri, Larrañaga, Mikel Uria eta Sagasti Zahar Azpeitian, Ostatu Zaharra Beizaman, Letea Errezilen eta Aizarnako Aranburu Zestoan.
Horrez gain, bailarako baserri eta ustiategietara bisita gidatuak egingo dituzte, bertako bizitzeko eta lan egiteko moduak eta produktuak erakutsi eta balioan jartzeko. Gastro ekimenak ere egingo dituzte, eta dastaketak eta produktuen azokak egingo dituzte; esaterako, Zestoan. Gainera, bailarako kultur eta natur baliabiabideen eskaintza turistikoarekin uztartuko dute ekimena.
Iraurgi Lantzene, Urkome eta Euskadi Gastronomika antolatzaileek "bertakoa" sustatu nahi dute Urola Gustagarriren bidez. Hau da, produktuak eta ekoizleak, euskal sukaldaritza, baserriak eta ustiategiak eta azokak indartzea dute helburu. Antolatzaileen bidez, bailarako produktuak balioan jarri eta bertako sukaldariek "trebetasun handiz" prestatutako menuekin, bisita bereziekin eta dastaketekin, aisialdi eta turismorako "eskaintza paregabea" sortu dutelakoan dira, "lehendik eskualde honek duen eskaintza turistiko oparoaren osagarri edo gehigarri".
Hirugarren edizioarekin batera,
www.urolagustagarri.eus bloga martxan jarriko dute, eta ekimenaren eta bailarako ekintzen berri emango dute han.
EKINTZAK:
- Martxoak 21, larunbata. Errezil.
Tailerra Irure Txiki Baserri agroekologikoan. Ogi eta gaileta lantegia. Goizean 10:00-13:00. Arratsaldean 16:00-19:00. Informazioa eta erreserbak 605755543
- Martxoak 22, igandea. Beizama
Aske hazitako basatxerri txerriak. Urki baserriko txerri-haztegira bisita gidatua. Beizamako produktuen dastaketa aterpetxean. Goizean 10:30-13:00. Informazioa eta erreserbak: Beizamako aterpetxea-Ingurumen Zentroa: 630 181 994,
beizamabizia@gmail.com, www.beizamakoaterpetxea.com.
-
Martxoak 28, larunbata. Azkoitia.
Urola gustagarri ekimenaren herri aurkezpena plazan, 12:00etan. Labeldun okela, sagardoaren degustazioa eta haurrentzako gaileta tailerra.
Martxoak 28, larunbata. Errezil.
Tailerra Irure Txiki Baserri agroekologikoan. Ogi eta gaileta lantegia. Arratsaldean 16:00-19:00. Informazioa eta erreserbak 605755543.
Martxoak 29, igandea. Errezil.
Bisita Tailerra Irure Txiki Baserri agroekologikora. Baserriaz gozatuz, bertako bizimodua eta bizidunak ezagutu. Goizean: 11:00-12:30. Arratsaldean 16:00-17:30. Informazioa eta erreserbak 605755543.
Apirilak 2, osteguna. Azpeitia.
Xoxote Gazta. Berastegi baserria. Bisita gidatua Idiazabal jatorri izendapeneko gaztaren ekoizpen prozesua. Hasiera ordua 10:30ean. Informazioa eta erreserbak: 628 283 258 / 943 151878.
Apirilak 3, ostirala. Errezil.
Bisita Tailerra Irure Txiki Baserri agroekologikora. Baserriaz gozatuz, bertako bizimodua eta bizidunak ezagutu
Goizean: 11:00-12:30. Arratsaldean 16:00-17:30. Informazioa eta erreserbak 605755543.
Apirilak 4, larunbata. Beizama.
Artzai Gazte Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta. Bisita gidatua eta produktuen degustazioa: “Artzai gaztaren ekoizpena” Arreta baserria.10:30 - 13:00. Info. eta erreserbak: 630 181 994, beizamabizia@gmail.com, www.beizamakoaterpetxea.com.
Apirilak 5, igandea. Beizama.
Basoa udaberrian. Paseoa eta jolasak eta produktuen degustazioa: Hasiera puntua 10:00etan Beizamako plazan. Info. eta erreserbak: 630 181 994, beizamabizia@gmail.com www.beizamakoaterpetxea.com.
Apirilak 11, larunbata. Zumaia.
Santa Klara baserri-nekazalturismoa. Bisita gidatua eta degustazioa. Euskal kos- taldeko baserri eredua, turismora dibertsi- fikatu dena. Bisita ordutegia: 11:00-12:30. Informazioa eta erreserbak:943 860 531 info@santaklara.es.
Apirilak 12, igandea. Beizama.
Limousin arrazako abelgorriak. Leunda ustiategia. 10:30 - 13:00 Informazioa eta erreserbak: Beizamako aterpetxea - Ingurumen zentroa, 630 181 994, beizamabizia@gmail.com www.beizamakoaterpetxea.com.
Apirilak 18, larunbata. Zestoa.
Azoka berezia: produktoreak, degustazioak, haurrentzako sukaldaritza tailerrak... Goizean zehar.