Errezilez gainera, Urola Kostako hainbat auzo eta kaletan San Martin jaiak izango dituzte gaur hasi eta igandera bitartean.
Errezilen, gaur, San Martin bezperan pintxo potea eta karaokea egingo dituzte, eta hilaren 20ra bitarterako ekitaldi ugari antolatu dituzte Festa Batzordekoek, udalaren eta Toki Alai guraso elkartearen laguntzarekin. "Herriko festak antolatzeko 10-15 laguneko taldea biltzen gara Errezilen, herriko gazteek eta guraso elkarteak parte hartuz. Egitaraua osatzeko pauta batzuk jarraitzen dira beti, eta batik bat herrian funtzionatzen duten ekintzei heltzen diegu aurrena. Horrez gain, kontuan izaten dugu herritar guztiei zuzendutako eskaintza antolatzea. Kontu horiez guztiez gainera, samartinetan eguraldi txarra egingo balu ekintzak non egin ere aintzat hartu behar izaten dugu, euria eta hotza egin ditzazkeelako, eta Errezilen aterpe aukera handirik ez dugulako", azaldu du Eneritz Eizmendi Errezilgo Festetako zinegotziak.
Saiatzen dira Errezilgo jaietako egitarauan berrikuntzak txertatzen, eta aurten ere hala egin dute: Umeen Eguna egingo dute datorren igandean. "Apustu hori egin dugu iganderako, eta egun guztian haurrei zuzendutako ekintzak izango dira. 11:00etan haurren kros herrikoia egingo da, eta arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Inguru Abenturaren eskutik haurrentzako ekintzak izango dira herriko hainbat txokotan: zimitorioan, frontoian...", aurreratu du Eizmendik.
Samartinetako igandean, haurrez gainera, gainontzeko herritarrek ere zer egina izan dezaten, umore bakarrizketa saioa antolatu dute. Hain zuzen ere, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik Luze ala motz saioa eskainiko dute.
Gaurtik festan murgilduko badira ere Errezilen, bihar arratsaldean botako dute festetako txupinazoa udaletxetik. Aurten, suziria botatzeko ardura Errezilgo Pilota Eskolako pilotari gazteek izango dute.
Auzoz auzo
Errezilen bakarrik ez, San Martin jaien bueltan Urola Kosta eskualdeko hainbat auzotan ere ekintzak izango dira egun hauetan. Aiako Urdanetan aurreko asteburuan hasi zituzten jaiak, eta haur jolasez gainera, pilota txapelketak jokatu zituzten auzoko frontoian. Asteburu honetan segida izango dute.
Samartinak izango dituzte baita ere Azpeitia eta Zestoa arteko Lasao auzoan, Azkoitiko San Martin auzoan, Getariako Askizun, Orioko Ortzaikan eta Azpeitiko Bustinzuriko Errebalean.
EGITARAUAK:
ERREZIL
Azaroak 10, osteguna
- 19:00. Pintxo potea
- Ondoren, karaokea, Borondegin.
Azaroak 11, ostirala. San Martin eguna.
- 11:00. Meza, elizan.
- Ondoren, hamaiketakoa.
- 16:30. Txupinazoa.
- Ondoren, haurrentzat jolasak eta merienda.
- 19:30. Musika umeentzat.
- 20:00. Haurren play backa.
- 21:00. Herri afaria Erniope elkartearen eskutik.
- Ondoren, Iratzarren erromeria.
Azaroak 12, larunbata
- 07:00. Gaupaseroen argazkia.
- 15:00. Mus eta eskoba txapelketarako izen ematea.
- 15:30. Mus eta eskoba txapelketa, Borondegin.
- 18:00. Elektropottotte.
- 20:00. Sagardo eta pintxo dastaketa.
- 23:00. Obaneukeren erromeria.
- Atsedenean, bingoa.
Azaroak 13, igandea. Haurren Eguna.
- 11:00. Haurren kros herrikoia.
- 16:00. Haurrentzat ekintzak, Inguru abenturaren eskutik.
- 18:00. Luze ala motz bakarrizketa. Mirari Martiarenarekin eta Idoia Torregarairekin.
Azaroak 20, igandea. Jubilatuen Eguna.
- 13:00. Meza nagusia.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria, trikitilariek eta bertsolariek girotuta.
ASKIZU (GETARIA)
Azaroak 10, osteguna.
- 21:30. Mus txapelketa.
Azaroak 11, ostirala. San Martin eguna.
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren, txakolin dastaketa.
- Gauean, erromeria Laja eta Narbaizarekin.
Azaroak 12, larunbata.
- 21:00. Auzo afaria. Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute afalostea.
Azaroak 13, igandea.
- 12:00. Herri kirol jaialdia: Iparraldeko jokoetan Tubi Bustinza eta Jon Loiola ariko dira eta harri jasotzen Jokin Eizmendi.
- Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen txikiak eta pottokak.
- Aldi berean, Garixe eta Lanberri trikitilariak.
LASAO (AZPEITIA-ZESTOA)
Azaroak 11, ostirala. San Martin eguna.
- 11:00. Meza.
- 11:30. Hamaiketakoa auzoko adinekoentzat.
- 20:00. Txupinazoa.
- 20:30. Bertso afaria, Andoni Egaña eta Oier Etxeberria bertsolariekin, eta Hitzeder eta Txibilter trikitilariekin.
Azaroak 12, larunbata.
- 12:00. Haur eta gaztetxoen txupinazoa.
- 12:30. Magia ikuskizuna: Iago magoarekin.
- 14:00. Bazkaria.
- 16:00. Puzgarriak.
- 17:00. Txokolatea.
Azaroak 13, igandea.
- 11:00. Lasaoko nekazal produktuen eta abereen erakusketa azoka.
- Segidan, Idiakaitz txistulari taldearen eta buruhandi eta erraldoien kalejira.
- 13:00. Polka dantza saioa.
SAN MARTIN AUZOA (AZKOITIA).
Azaroak 11, ostirala. San Martin eguna.
- Egun osoan, ermitako kanpaia jotzeko aukera.
- 11:00. Meza, ermitan.
- 12:00. San Martin ermitako ondaregunean bisita gidatua, Munibe arkeologia taldearen eskutik.
- 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. San Martin ermitako ondaregunea bisitatzeko aukera.
- 17:00. San Martin ermitako ondaregunean bisita gidatua, Munibe arkeologia taldearekin.
Azaroak 12, larunbata.
- 10:00. VII. San Martin Mendi Lasterketan parte hartzeko izen ematea, San Martin mikologia elkartean. 10 euro ordaindu behar da helduen probarako izen ematea.
- 10:40. Haurren lasterketa
- 11:00. Helduen lasterketa. 7,5 kilometro eta 400 metroko desnibel positiboa du probak. Helduen proban parte hartu ahal izateko, izena eman beharko da aurretik.
ORTZAIKA (ORIO)
Azaroak 11, ostirala. San Martin Eguna.
- 10:00. Meza.
- 11:00. Hamaiketakoa, Julen Zulaika eta Markel Eizagirre trikitilariek girotuta.
- 19:00. Gazteen herri kirol desafioa.
- 21:00. Afaria karpan, Andoni Ollokiegik girotuta.
- 01:00. Bide Batez taldearen kontzertua.
Azaroak 12, larunbata.
- 17:00. Iago Magoaren ikuskizuna.
- 21:00. Erromeria-afaria bertsolariekin: Elustondo anai-arrebak, eta Sebastian Lizaso eta Aratz Igartzabal bertsolariekin. Afarirako sarrerak salgai izango dira Oliden jatetxean eta Kutixi kafetegian, 20 euroren truke.
Azaroak 13, igandea.
- 18:00. Erromeria, Ostolaza eta Pujana trikitilariekin.
Azaroak 18, ostirala.
- 22:30. Mus txapelketa. Izenematea 22:00etatik 22:30era izango da, bikoteko 25 euro.
- 23:30. Gabezin taldearekin erromeria.
- 02:30. DJ Ibonen saioa goizaldera arte.
Azaroak 19, larunbata.
- 05:30. Baratxuri zopa jana.
- 06:00. Oilasko biltzea.
- 22:30. Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin.
Azaroak 20, igandea.
- 12:00. Herri kirol jaialdia: Urdax eta Eizmendi harri jasotzen, Txikia IV eta Ugaitz Mugertza aizkoran. Horrez gain, trontza erakustaldia
- 13:00. Bailarako bazkaria, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.
URDANETA (AIA)
Azaroak 11, ostirala. San Martin Eguna.
- 12:00. Meza nagusia.
- 12:00. Tortilla patata lehiaketa.
- Jarraian, auzotarren herri kirol saioa, trikitilariek girotuta.
- Arratsaldean, kalejira.
- 23:00. Fan&Go taldea, frontoian. Ximor taberna zabalik izango da goizaldera arte.
Azaroak 12, larunbata. Oilasko Biltze Eguna.
- 12:00. Meza nagusia.
- 12:00. Tortilla patata lehiaketa.
- Jarraian, auzotarren herri kirol erakustaldia, trikitilariek girotuta.
- Arratsaldean, kalejira.
- 23:00. Fan&Go taldea, frontoian. Ximor taberna zabalik izango da goizaldera arte.
Azaroak 13, igandea
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Gazteen pilota txapelketaren finala.
- 13:00. Herri kirolak. Izeta
eskolako harri jasotzaileak: Izeta IV.a, Azpiazu eta Iraitz Arruti. Pentatloi erakustaldia, Izeta V.aren eta Izeta VI.aren eskutik. Laja eta Lutxurdixo trikitilariek girotuko dute herri kirol jaialdia.
- 17:00. Etxetxoren eta Izetaren idi pareen arteko dema.
- Jarraian, erromeria Laja eta Lutxurdixo trikitilariekin, Ximor tabernan, 22:30 aldera arte.
- Festak bukatzeko, Patata Dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.
BUSTINZURIKO ERREBALA (AZPEITIA)
Azaroak 12, larunbata.
- 13:00. Zezen txikiak.
- 16:30. Sokamuturra.