Rotaetxe, Bruselako bulegoan.
Nola egiten duzu lana Bruselan?
Nahiz eta Eitb-rentzat lan egiten dugun, ekoiztetxe baten bulegoan gaude, eta mundu osoko kazetariekin partekatzen dugu erredakzioa. Espainiako Antena3 eta Tele5 kateetakoak hemen daude, France24 kanalekoak ere bai, Portugaleko telebista kate pribatu bateko lankideak eta abar. Leku desberdinetakoak garenez, oso aberasgarria da; izan ere, aukera ematen du ikuspegi desberdinak lantzeko.
Martxoaren 22ko atentatuen berri izan zenuenean, lanean zinen?
Lanera bidean nintzen. Aireportuko atentatua 08:00ak inguruan izan zen, eta ordu horretan irteten naiz ni etxetik. Mugikorrera txio bat edo halako ohar bat iritsi zitzaidan, eta zuzenean aireportura joatea erabaki nuen. Metroz mugitu nintzen lana egiten dudan lekura, eta taxia hartu nuen han. Bost-hamar minuturako jakin genuen metroan ere leherrarazi zituztela bonbak. 20 minutu lehenago pasatu nintzen metroan Maalbeek geltokitik. Ezin nuen sinetsi: "Oraintxe bertan pasatu naiz handik, eta ez zegoen ezer"
, pentsatu nuen. Orduan, taxian buelta eman, eta atentatua izan zen geltokira joan ginen.
Zer ikusi zenuen Maalbeekera iristean?
Geltokia 100 metrora genuen, eta kea irteten ikusi genuen. Metroko atetik, poliziak lagunduta, jendea korrika ikus zitekeen. Jende asko zegoen zaurituta. Aukera izan genuen hitz egiteko atentatuaren unean metroan zegoen jendearekin, eta denak
shock egoeran zeuden, gertatu zena sinistu ezinik. Loteria bat izan zen, zoria, eta jendea oso larri zegoen. Lanerako ere oso egun deserosoa izan zen, Internet eta mugikorreko zerbitzuak erori egin ziren. Beraz, han ginen, baina ezin genuen hitz egin inorekin; gainera, poliziak ez zigun informaziorik ematen.
Irakurri elkarrizketa osorik,
zarauzkohitza.eus webgunean.