Pupu eta Lore Greziara doaz

Aritz Mutiozabal 2012ko urr. 2a, 07:00

Ainhoa Alberdi aktore zarauztarrak maletak prest ditu Greziara bidaiatzeko. Kukubiltxo antzerki konpainiarekin Leihotik mundura lana antzeztuko du aste honetan Kilkisko XIV. Nazioarteko Txotxongilo eta Mimo Jaialdian. «Sekulako gozamena da», onartu du Alberdik: «Hilabetean behin horrelakobizipen bat izango nu­ke». Duela hiru  urte inguru hasi zen birak egiten, Gorakada konpainiarekin lanean hasi zenean. «Ordura arte ez nuen halako esperientziarik ezagutu, Gorakadarekin Espainian barrena ibili bai­kinen.  Gustuko dut hori, eta are gehiago herrialde berriak ezagutzeko aukera badut». Kasu honetan, Greziara egingo du bidaia, eta bost eguneko egonaldia izango da.» Denbora gehiegi izan ez arren, leku askotatik datorren jendeaeta haien proposamena ezagutzeko aukera izango dugu. Azken finean, honetan ari garen guztiok familia bat osatzen dugu. Gauza berak lotzen gaitu, eta hori itzela da». Jaialdian Lei­hotik mundura lanaren hiru emanaldi egingo dituzte; urriaren 5ean, ostiralean, bi funtzioa izango dituzte goizez, eta urriaren 6ean, la­runbatean, hirugarrena eskainiko dute arratsaldez. Horrez gain, Oilo hilak antzezlana antzeztekoak ziren ostegun iluntzean, baina azken orduko gorabeheren ondorioz, ezin izango dute taularatu. Horren ordez, maskaren funtzionamenduari buruzko tailer moduko bat egiteko asmoa dutela aurreratu du. Lei­hotik mundura Irrien Lagunak-en enkarguz sortu zuten iaz, eta argi-ilunen birtartez antzezten den txotxongilo ikuskizuna da. Pako Aristik idatzitako bi ipuin hartzen ditu kontakizunak. Pupu eta [...]

Leihotik mundura txotxongilo lana taularatuko dute Grezian (Ibai Arrieta / Kukubiltxo)

Ainhoa Alberdi aktore zarauztarrak maletak prest ditu Greziara bidaiatzeko. Kukubiltxo antzerki konpainiarekin Leihotik mundura lana antzeztuko du aste honetan Kilkisko XIV. Nazioarteko Txotxongilo eta Mimo Jaialdian. «Sekulako gozamena da», onartu du Alberdik: «Hilabetean behin horrelakobizipen bat izango nu­ke». Duela hiru  urte inguru hasi zen birak egiten, Gorakada konpainiarekin lanean hasi zenean. «Ordura arte ez nuen halako esperientziarik ezagutu, Gorakadarekin Espainian barrena ibili bai­kinen.  Gustuko dut hori, eta are gehiago herrialde berriak ezagutzeko aukera badut».

Kasu honetan, Greziara egingo du bidaia, eta bost eguneko egonaldia izango da.» Denbora gehiegi izan ez arren, leku askotatik datorren jendeaeta haien proposamena ezagutzeko aukera izango dugu. Azken finean, honetan ari garen guztiok familia bat osatzen dugu. Gauza berak lotzen gaitu, eta hori itzela da». Jaialdian Lei­hotik mundura lanaren hiru emanaldi egingo dituzte; urriaren 5ean, ostiralean, bi funtzioa izango dituzte goizez, eta urriaren 6ean, la­runbatean, hirugarrena eskainiko dute arratsaldez. Horrez gain, Oilo hilak antzezlana antzeztekoak ziren ostegun iluntzean, baina azken orduko gorabeheren ondorioz, ezin izango dute taularatu. Horren ordez, maskaren funtzionamenduari buruzko tailer moduko bat egiteko asmoa dutela aurreratu du.

Lei­hotik mundura Irrien Lagunak-en enkarguz sortu zuten iaz, eta argi-ilunen birtartez antzezten den txotxongilo ikuskizuna da. Pako Aristik idatzitako bi ipuin hartzen ditu kontakizunak. Pupu eta Lore pailazo kumeen munduaren deskubrimendua oinarri hartuta, Indiako barraskiloaren istorioa eta Nartziso lorearen istorioa aurkeztuko dute. «Bi ipuinek badute beren mezua, badute irakasbide bat», nabarmendu du Alberdik.

Antza denez, Bilboko Txo­txon­gilo Jaialdiko arduradunak Greziako jaialdi horretara joateko ohitura dute, eta Bilboko koordinatzaileak Kukubiltxoko Josu Carrerari hara joateko aukeraz hitz egin zion. Ondoren, hara joan ahal izateko diru-laguntza eske aritu zirenn, eta, azkenean, Etxepare Institutuak eman die babesa.

Txotxongilo emanaldia euskaraz antzeztuko dute, jatorrizko hizkuntzan, eta, une berean, grezierara itzuliko dute zuzenean ikuskizunean bertan. Duela bizpahiru hilabete testu originala igorri zioten Kukubiltxokoek Kilkis jaialdira, eta haiek arduratu dira itzulpena egiteaz.

Filmeetan barrena
Donostiako Zinemaldian aurkeztu duten Gernika bajo las bombas pelikulan figurante lanak egin zituen; ETB2 katean  bi kapitulutan emango dute filma: lehena, gaur gauean, eta bigarrena, berriz, urriaren 9an. Udaberrian aritu zen, hiru saiotan parte-hartzen. «Sekula ez nuen horrelako esperientziarik bizi, eta, egia esan, gustukoa izan zen. Pazientzia handia behar da figurazio lanetan, beste 70 lagun ingururekin batera  ari zarelako, eta eskatzen dizuten horri kasu egin behar diozulako».  Alberdi exodoaren zatian agertzen da filmean.

Esperientzia errepikatze aldera, duela aste batzuk Alex de la Iglesiasen Las brujas de Zugarramurdi filmean agertzeko hautaketa-proban izan zen, Alproja taldeko beste hiru kiderekin batera; Mikel Fernandez, Oroitz Unzueta eta Myriam Arandarekin, alegia. Ekoizpen honetan «paper garrantzitsuago bat» lortzeko aukerak izan ditzakela aurreratu du aktore zarauztarrak, baina oraindik ez du ezer zehaztu nahi izan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide