Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Zumaia eta Zarautz arteko errepidea itxi dute, itsasbazterreko arrisku maila handia tarteko. Hasieran Zumaia eta Getaria arteko bidea itxi duten arren, minutu gutxiren buruan jakinarazi dute kostako errepidea osorik itxiko dutela, Getariatik Zarautzerako zatia barne. Erakundeak azaldu duenez, "denboralea baretu arte" egongo da itxita errepidea.
Gaurko eta biharko abisu horia du iragarrita Euskalmetek.
ℹ️Azkenengo informazioa:🌊Itsasbazterreko arrisku-maila handiagatik, #N634 #Zumaia - #Zarautz tartea ❌itxita geratzen da denboralea baretu arte.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) January 22, 2026
☎️011#Trafikoa