Orioko emakumeen surf topaketa, larunbat goizerako

Mireia Galarza Bastida 2025ko urr. 4a, 15:00

Topaketan bildu dira surfaz gozatu nahi izan duten 20 bat emakume, maila guztietakoak, emaitzak lortzeaz baino, goiz eder bat igarotzeko asmoz. 

Saregile emakumeen etxeak eta Orioko Surf Taldeak antolatuta, Orioko emakumeen surf topaketa egin dute gaur goizean. Bertan bildu dira surfaz gozatu nahi izan duten 20 bat emakume, maila guztietakoak, emaitzak lortzeaz baino, goiz eder bat igarotzeko asmoz. 

Antilla hondartzan izan da topaketa, eta hasierako azalpenak eman eta beroketak egin ostean, denak batera joan dira uretara. 

(Argazkiak: Mireia Galarza Bastida eta OST)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide