Jaien denboraldiak hartua du abiada, eta ez da etengo abuztuan. Esaterako, Aian, Getarian eta Zarautzen izango da festa egiteko okasiorik, bihar bertan hasita. Izan ere, Aian ofizialki San Donato eta San Lorentzo jaiak abuztuaren 6an hasiko badira ere, ohitura bilakatu den Gazte Eguna ospatuko dute bihar, ekitaldiz lepo.
Antzeko zerbait egingo dute Zarautzen ere: SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak abuztuaren 10etik 12ra izango dira, baina auzoko bizilagunak astebete lehenago hasiko dira jarduerekin. Beraz, bihar arratsaldean, atariko gisa, mus eta puzzle txapelketak jokatuko dituzte jai giroan murgiltzen hasteko.
Ondoren, hilaren 10ean, larunbatarekin, emango diote hasiera festei, Gazteen Egunarekin, eta hiru egunez askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute: haurrentzako tailerrak eta krosa, txirrindulari kriteriuma, marmitako lehiaketa eta bazkaria, gaueko kontzertuak, bertso saioa, herri kirolak eta Azken Portuko Txaranga izango dira, besteak beste.
Getarian, berriz, astelehenean Haurren eta Gazteen Egunarekin hasiko dituzte Salbatore jaiak, eta bost egunez gozatuko dute egitarau anitzaz. Aurtengoan Tonpe guraso elkarteak eta Sanjoanetako Festa Batzordeak igoko dute bandera, beraien 50. urteurrenak ospatzeko.
Hauek dira egitarauak:
AIA
Bihar, abuztuak 3, Gazte Eguna:
- 11:30. Txosnen irekiera, eta ume handientzat jolasak, plazan.
- 14:30. Paella txapelketa, frontoian.
- 18:30. Elektrotxufla.
- 22:00. Kontzertuak plazan: Expalak, Katu, Herenegun eta Fresa Morango.
Abuztuak 6, asteartea:
- 19:00. Jaien hasierako txupinazoa. Jarraian, kalejira buruhandiekin.
- 21:30. Herri afaria, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.
Abuztuak 7, asteazkena, San Donato eguna:
- 07:00. Diana, herriko kaleetan zehar.
- 07:30. Gaupaseroen argazkia.
- 09:30. Aiako bolo txapelketa federatuentzat eta herritarrentzat. Izen-ematea egunean bertan, 09:30-11:30 bitartean.
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Herriko Eskuzko Pilota Txapelketaren finalak.
- 13:00. Lady Carrot taldearen kontzertua plazan, bermut berezien dastaketarekin.
- 16:00. Mus txapelketa, eskola berrian.
- 18:00. Tonbola solidarioa.
- 19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin.
- 22:30. Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Jesus Mari Irazu eta Aner Peritz. Gai jartzailea: Iñaki Gurrutxaga.
- 00:00. Kontzertua: Itzal erromeria.
Abuztuak 8, osteguna, Umeen Eguna:
- 09:30. Diana herriko kaleetan zehar, sorpresarekin.
- 10:30. Haur jolasak HH2tik LH2ra artekoentzat. Plazan.
- 12:00. Haur jolasak LH3tik LH6ra artekoentzat. Plazan.
- 14:00. Familien bazkaria.
- 16:30. Jolasak eta tailer bereziak Ponpotx kultur elkartearen eskutik.
- Ondoren. Kalejira buruhandiekin, herriko kaleetan zehar.
- 20:30. Arimacool disko festa.
- 22:30. Disko festaren jarraipena.
- 01:00. DJ Indate.
Abuztuak 9, ostirala:
- 11:00. Sardin jana, toka txapelketa irekia eta umeentzat zapo-toka.
- 16:00-19:00. Gaztelu puzgarriak.
- 19:00. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.
- Ondoren. Andoni Ollokiegi, eta pintxopotea Euskal Parrillarekin. Plazan.
- 23:45. Karroza.
- Ondoren. DJ-ak.
Abuztuak 10, larunbata, San Lorentzo eguna:
- 07:00. Diana kaleetan zehar.
- 07:30. Gaupaseroen argazkia.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Pilota partidak. Lehen partidan, emakumezkoak: Larrarte-Erasun vs. Arrillaga-Mendizabal. Bigarren partidan, gizonezkoak: Victor-Albeniz vs. Orbegozo-Oliden.
- Ondoren. Herriko edadetuen bazkaria.
- 17:30. Herri kirol jaialdia: Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa eta IV. 4 Arroa harri jasotzeko finala.
- Ondoren. Kalejira trikitilariekin eta buruhandiekin, herriko kaleetan zehar.
- 20:30. Anje Duhalderen kontzertua.
- 23:30. Tapia eta Leturia Band eta Kilimak.
- 01:00. Festen bukaerako traka zaratasua.
GETARIA
Abuztuak 5, astelehena, Haurren eta Gazteen Eguna:
- 11:00etan, paella lehiaketaren hasiera, txosnagunean.
- 11:30ean, haurren txupinazoa udaletxeko balkoitik.
- Jarraian, Getariako buruhandiak eta Zarauzko erraldoi txikiakGazte Alaiak txistulariekin.
- 12:00etan, txupinazoa eta txosnagunearen irekiera, herriko bertsolariekin.
- Jarraian, txikiteo animatua kalez kale.
- 14:30ean, gazteen herri-bazkaria Harritarten.
- Jarraian, txosnagunetik abiatuta, kuadrillen arteko olinpiadak, kalez kale, Heriotzaren karrotxarangak lagunduta. Tartean, III. Kaña-karrera, Artzapen.
- 15:00etatik 19:30era, haur parkea frontoian eta Berdura plazan.
- 20:30ean, Hamarru elektrotxaranga moilatik abiatuta.
- 22:30ean, zezensuzkoa plazan eta frontoi inguruan.
- 23:00etan, Joselu Anaiak, plazan.
- 00:00etan, ikurrinaren goratzea eta txupinazoa. “50 URTE”. San Juanetako Festa Batzordeak eta Tonpe Guraso Elkarteek igoko dute bandera, herriko ABESBATZAk eta MUSIKA BANDAk lagunduta.
- Jarraian, Joselu Anaiak, plazan.
- Txosnetan, Andoni Oilokiegi, DJ Tintz.
Abuztuak 6, asteartea: Salbatore Eguna
- 07:00etan, gaupaseroen argazkia, Malkorben.
- Jarraian, Pasai txaranga bertatik abiatuta.
- 09:30ean, Getariako Musika Bandaren diana.
- 11:00etan, meza nagusia, Salbatore Abesbatzak abestuta.
- 12:30ean, alkatearen ohorezko aurreskua udaletxe aurrean.
- 12:45ean, Getariako Musika Bandaren kontzertua Harritarten.
- Ordu berean, Pasai txaranga, Katraponatik abiatuta.
- 17:30ean, Eskuz Binakako XXVI. Salbatore Pilota Txapelketako finalak.
- 18:00etan, Pontx pailazoa plazan.
- 18:30ean, bakarrizketa saioa txosnetan: Manex Astigarraga, Esti Curiel eta Asier K-rekin.
- Jarraian, musika Katrapuna plazan.
- 19:00etan, Goxo txaranga, kalez kale.
- 22:00etan, bertso saioa musikatua, Aldamar parkea: Ez da kasualitatea. Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal eta Oihana Bartra abesten; Amaia Agirre, gai-jartzaile. Libe Goenaga eta Aner Peritz musikariekin. Artzape Euskara Elkarteak ostatua jarriko du edari eta bokadilloekin.
- Ondoren, Tapia eta Leturia Banden kontzertua, Aldamar parkean. Artzape Euskara Elkarteak ostatua jarriko du edari eta bokadilloekin.
- 23:00etan, Graka Gaua: Borla eta Katu taldeen kontzertua.
- Jarraian, DJ Javi Hidalgo
Abuztuak 7, asteazkena: Salbatore bigarrena
- 09:30ean, Gazte Alaiak txistularien diana.
- 11:00etan, X. Patata Tortilla Txapelketa (14-18 urte).
- 12:00etan, Eusko Label hegaluzea parrillan, sagardoa eta garagardoarekin dastatzeko aukera, trikitilariekin eta Enbilen Pepitak pandero-jotzaileen konpainiarekin.
- 13:00etan, Patata Tortilla Txapelketako epaimahaia biltzea eta sari-banaketa.
- Eguerdian, txikiteo animatua, kalez kale.
- 17:00etan, kukañak, portuan.
- 19:00etan, buruhandiak eta UK03 txaranga, moilatik irtenda.
- 19:30ean, Kuadrillen Arteko II. Sokatira Lehiaketa, Harritarten.
- Jarraian, DJ Davila 1.0, txosnetan.
- 22:00etan, kontzertuak frontoian: Onlifly, Liminal eta Delirium Tremens.
- Jarraian, DJak txosnetan: Xaukena Xauak eta Davila 2.0.
- Txosnen itxieran, DJ Kepix, Malkorben.
Abuztuak 8, osteguna: Salbatore hirugarrena
- Goizean goiz hasita, Eusko Labeldun txahala erretzen hastea, frontoian.
- 09:00etatik 12:30era, Bizijolas, euskal jolasak eta tailerrak frontoian eta plazan.
- 12:30ean, kale-antzerkia:Piratak zangoluzeen kalejira. Goloka antzerki konpainiaren eskutik. Irteera, plazatik.
- 13:00etan, goitibeheren erakustaldia, frontoian.
- 16:00etan, XV. Goitibehera Jaitsiera.
- 18:00etatik 21:00etara, Karpa Morea, indarkeria sexistarik gabeko informazio gunea, Harritarten.
- 19:00etan, Eusko Label txahal haragi pintxoak dastatzeko aukera, frontoian.
- Ordu berean, Dinbi Danba batukada.
- 19:00etan, bertso-poteoa Katrapuna plazatik: Amets Arzallus eta Danel Olano.
- 20:00etan, XV. Goitibehera Jaitsierako sari banaketa.
- 21:00etan, herri afaria, txosnetan, Euskal Parrillaren eskutik.
- 22:00etan, Atzar hadi! musika eta ikus-entzunezko emanaldia. 70eko hamarkadari eta, batez ere, Errobi taldeari omenaldi kontzertua, frontoian.
- Txosnetan, mozorro gaua eta mojito’s night. Gaia: zirkua.
- 23:00etan, kontzertuak, txosnetan: Debrass Band, Arrixku eta Emaionekin erromeria.
Abuztuak 9, ostirala: Kuadrilla Eguna
- 10:00etan, Kuadrillen Arteko XXVI. Marmitako Txapelketa.
- 11:00etatik 14:00etara, karpa morea, indarkeria sexistarik gabeko informazio gunea.
- 12:00etan, Kaiña-Bi trikifarra, kalez kale.
- 13:30ean, marmitako txapelketako irabazleen aukeraketa, Berdura plazan.
- 14:30ean, Harritarten, kuadrillen arteko Herri bazkaria.
- Bazkalostean, Betanzaharreko Mutiko Alaiak, Harritarten.
- 17:00etan, disko-festa Gauargi taldearekin, plazan.
- 17:30ean, marmitako txapelketako sari-banaketa.
- 18:30ean, getariar DJak, txosnetan: Atlantis Brothers
- 19:30ean, kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
- 22:30ean, zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan.
- 23:00etan, Fan&Go taldearekin erromeria, plazan.
- 00:00etan, ikurrinaren jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta festen amaierako traka.
- Ondoren, Fan&Go plazan.
- 00:30ean, DJak, txosnetan: Egurra ta Kitto After eta Miniño.
- Txosnen itxieran, jaiei amaiera emateko, mañaneoa: DJ Zienpre, Malkorben.
ZARAUTZ
Bihar, abuztuak 3:
- 15:30. Auzoko mus txapelketa, Plaza Gorrian.
- 16:00. Puzzle lehiaketa, Plaza Gorrian.
- 19:30. Bertsopoteo girotua, auzoan.
Abuztuak 9, ostirala:
- 20:00. Mariatxiak, auzoan zehar.
Abuztuak 10, larunbata:
- 10:00. Puzgarriak.
- 16:00. Suziriak.
- 16:15. Auzo olinpiadak haurrentzat.
- 18:00. Auzo krosa.
- 19:00. Jalgi dantza taldea eta txokolate jana.
- 21:30. Txirrindulariak.
- 23:30. Ezezez eta Goxuan Salsa.
Abuztuak 11, igandea:
- 09:00. Txistulariak.
- 11:00. Meza.
- 11:30. Marrazki festa.
- 12:00. Jubilatuentzat hamaiketakoa eta txaranga.
- 17:30. Zumba.
- 18:00. Zarautz Trik eta parrilla.
- 19:00. Herri kirolak.
- 23:30. Amiltzen, Tremenda Jauria eta Bon eta Jam DJak.
Abuztuak 12, astelehena:
- 09:00. Txistulariak.
- 10:30. Marmitako, patata tortilla nahiz postre lehiaketak.
- 15:00. Auzo bazkaria.
- Ondoren, poteo girotua.
- 22:00. Bertso saioa, Plaza Gorrian. Bertsolariak: Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia, Julen Zulaika eta Maialen Lujanbio.
- 00:00. Fan & Go taldea.