San Kristobalen, gidarien zaindariaren egunaren, bueltan ospatzen dituzte festak Aizarnazabalgo Saiatz auzoan eta Zestoa eta Zumaia arteko Narrondon. Uztailaren 10a izan ohi da egun hori, eta egun horretarako ekitaldiak antolatu badituzte ere bi auzoetan, Saiatzen asteburu honetan izango dituzte jaietako ekintza batzuk eta Narrondon hurrengoan.
Aizarnazabalgo Saiatzen bihar arratsaldean botako dute jaiak hasteko txupinazoa, eta segidan, herri afaria egingo dute auzotarrek Euskal Parrillaren eskutik. Afalostean, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria izango dute.
Sankristobaletan tradizio duten autoen bedeinkapena bi alditan egingo dute aurtengoan Saiatzen. Igandean, 12:30etako meza nagusiaren ondoren izango da, eta asteazkenean, berriz, 12:00etako meza bukatutakoan. Gainontzean, iganderako antolatu dute herri kirol jaialdia, eta asteazken arratsaldean haurrei zuzendutako ekintzak izango dira.
Zestoa eta Zumaia arteko Narrondo auzoan San Kristobal egunez, goizean goiz, botako dute festen hasierako suziria, eta 11:00etan egingo dute herri meza. Saiatzen bezala Narrondon ere asteazken arratsaldean haurrentzako jolasak eta ekintzak izango dituzte.
Gero, auzoko jaietako ospakizunekin gaur zortzi jarraituko dute.
Sankristobaletako egitaraua:
AIZARNAZABAL, SAIATZ AUZOA
Bihar, larunbata.
19:30. Kalejira, txupinazoa eta kanpaien hotsekin jaien hasiera.
20:30. Auzo afaria, Euskal Parrillaren eskutik.
23:00. Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin.
Goizaldera, txokolatea eta baratxuri zopa banatuko dituzte.
Uztailak 7, igandea.
12:30. Meza nagusia eta autoen bedeinkapena.
Jarraian, txikiteoa.
18:00. Herri kirol jaialdia.
Ondoren, erromeria Astiazaran II.arekin eta Andonegirekin.
21:00. Afaltzeko ogitartekoak, txabolan.
23:00. Erromeriak jarraituko du.
Uztailak 10, asteazkena.
12:00. Meza eta autoen bedeinkapena auzoko ermitan.
Jarraian, txikiteoa Astubik alaituta.
17:00. Iago Magoa.
Ondoren, txokolatea eta ume jolasak.
Amaitzean, erromeria Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.
21:00. Afaltzeko ogitartekoak txabolan.
22:00. Erromeriak jarraituko du.
Goizaldera, txokolatea banatuko dute.
ZESTOA-ZUMAIA. NARRONDO AUZOA.
Uztailak 10, asteazkena.
08:00. Suziria jaiei hasiera emateko.
11:00. Herri meza.
Ondoren, hamaiketakoa.
16:00-20:00. Gaztetxoentzat puzgarriak eta txokolatada egongo dira.
Uztailak 12, ostirala.
19:00. Inguruko baserrietako sagardoak dastatzeko aukera egongo da, pintxoekin. Karpan.
19:30. III. Hanburgesa festa Gure Ametsa elkartean.
21:00. Izer eta Alabier trikitilariak.
Uztailak 13, larunbata.
15:00. Mus eta eskoba txapelketak. Izen-ematea 15:00etan da, eta txapelketen hasiera 15:30ean. Bikoteko 25 euro ordaindu beharko da musean jokatzeko, eta 12 euro eskoban.
20:30. Sardina jana. Sardinak doan eta saiheskia eta edariak ordainduta.
22:30. Fan & Go erromeria.
Uztailak 14, igandea.
Goizean, II. Artisau azoka eta taloak.
Egun guztian zehar, Jagoba eta Maddalen trikitilariak.
12:30. Herri Kirol jaialdia. Aizkoran, Julen Gabilondo eta Suharri Paolla, Ugaitz Mugerza eta Arantza Mugerzaren aurka. Egin beharreko lanak: aizkoran, zortzi enbor etzanda eta bi enbor zutik, trontzan zortzi enbor eta korrika hogei itzuli. Harri jasotzen, Karmele Gisasola, Aritz Norde eta Urdax.
14:00. Bertso bazkari herrikoia, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin. Izena emateko 639 33 27 82 zenbakira deitu edo batzordeko norbaiti jakinarazi. Bertan prestatutako paella, bakailaoa tomate eta piperrekin, tarta, izozkia eta kafea (30 euro) edo paella eta izozkia (6 euro).
Jarraian, Jagoba eta Maddaren trikitilariak.