Inauteriak 2023

Kolore festa hastear da

Nerea Uranga 2023ko ots. 16a, 10:30

Iazko Azkoitiko inauterietako irudi bat. (Argazkia: Ane Olaizola)

Urola Kostako 11 herrietan antolatu dituzte inauteriei lotutako ekintzak .Karnabaletako doinuak kantatuz hasiko dituzte jaiak gaur Azpeitian; asteartera arte ez dute etenik izango .

Gaur hasi eta asteartera bitarterako karnabaletako hamaika ekitaldi antolatu dituzte Urola Kostako 11 herrietan; kolorez, musikaz eta mozorrotutako herritarrez beteko dira herrietako kaleak eta txokoak.

Festarik luzeenak Azpeitian izango dituzte. Aurreko asteburuan girotu zuten herria karnabaletarako, kaldereroen kalejirarekin. Gaurtik eta astearte iluntzera arte karnabaletako herriko kantuak entzungo dira kaleetan. Gaur bertan, Kantu Festa egingo dute Sanagustin kulturgunean, Kantujirako, Azpeitiko Udal Musika Bandako, Trikigiroko, Juan Antxieta musika eskolako eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideek. Elkarrekin euskal kantak eta inauterietakoak abestuko dituzte.

Bihar, berriz, Euskal Inauterien kalejira egingo dute Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek Azpeitian. Larunbatean, mozorrorik ez da izango, baina igandean Elegante Egunean dotore jantzita aterako dira herritarrak goizetik festara, eta astearte iluntzera arte jaiak etenik ez du izango. Nola ez, Azpeitiko karnabaletako hiru egun nagusietan sokamuturra izango da Alde Zaharreko kaleetan eta Hartzubia kalean.
Haurren eta helduen mozorro lehiaketak ere egingo dituzte hainbat herritan: Azkoitian bihar nerabeen mozorro lehiaketa egingo dute Elkargunean, eta larunbatean, berriz, helduena herriko plazan. Azkoitian bezala, Getarian, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian larunbat arratsaldean egingo dituzte mozorro lehiaketak eta sari banaketak.  Azpeitian, berriz, astelehenean izango da haurren nahiz helduen mozorro festa, baita helduen mozorro lehiaketa ere. 

Sokamuturra argazki lehiaketa ere egingo dute Azpeitian, Argazki Elkarteak antolatuta. Batetik, helduen sokamuturreko argazkien Imanol Elias sariketa egingo dute, eta bestetik, karnabal giroko argazkien Iñaki Joaristi Altzarte saria banatuko.


Kalejirak eta konpartsa

Kalejirak ere ugari izango dira, eta horien artean aurretik prestatzen eta entseatzen jardun dutenak. Esaterako, azken urteetan ohi bezala, Zumaiako Musika Eskolak eta Musika Bandak kalejira egingo dute bihar arratsaldean. Aurten, Mitologia gai hartuta aterako dira.
Zarautzen, inauterietako ekintzak bihar arratsaldean hasiko dituzte Galtxagorrien jaitsierarekin. Jalgi dantza taldeak, Zarautz Trikek, Goizeko Ihintza txistulari taldeak eta Zarakatun batukadak parte hartuko dute kalejira horretan. Larunbat arratsaldean, berriz, Inauterietako VI. Konpartsa aterako da. 17:30ean hasiko dute kalejira, Musika plazatik. Iazko abenduaren 18an hasi zituzten entseguak  konpartsan parte hartuko duten 150 herritarrek. Moulin Rouge gai hartuta prestatu dute aurtengo konpartsa.

Egitarauak:

AIA
Ostirala, otsailak 17. 
16:00. Eskolako haurren urteroko ekitaldiaz gain, txokolatada eta disko festa izango dira probalekuan. Aiako Guraso Elkarteak antolatu ditu, eta opariak ere zozkatuko dituzte umeen artean. 
19:00 aldera, herriko plazan elkartuko dira, eta pintxo potea hasi aurretik, opariak zozkatuko dituzte heldu eta gaztetxoen artean.
19:30-21:30. Pintxo potea, Zumai txarangak lagunduta. 

AIZARNAZABAL
Ostirala, otsailak 17. 
16:30. Txokolate jana eskola atarian, Guraso Elkarteak antolatuta.
17:30. Alaitsu dantza taldekoen kalejira, eta ondoren, dantza emanaldia plazan.

AZKOITIA
Ostirala, otsailak 17. 
15:45. Ikastetxeetako umeen kalejira.
17:00. Oihan Vegaren dantzaldia, plazan. Eguraldi txarra egiten badu, berriz, Gurea pilotalekuan.
21:30-23:30. 12 eta 17 urte arteko gazteentzat jaia Xabi Fest DJaren eskutik, Elkargunean.  Mozorro lehiaketa ere egingo dute.

Otsailak 18, zapatua.
12:30. Musika Bandaren eta Bizkargi musika eskolako kideen kalejira.
18:00-21:00. Joselu Anaiak taldearen dantzaldia, plazan.
18:00-20:00. Indarkeria sexistarik gabeko gunea, Etxe Beltz tabernaren parean.
18:30-20:00. Familiei zuzendutako alkohol kontsumoaren sentsibilizazio gunea, Etxe Beltz tabernaren parean.
21:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, plazan.
22:30-00:00. Joselu Anaiaken dantzaldia, plazan.

AZPEITIA
Gaur, osteguna.
21:00. Kantu Festa, Sanagustin kulturgunean. Kantujirako, Udal Musika Bandako, Trikigiroko, Juan Antxieta musika eskolako eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideek parte hartuko dute udalaren eta Kulturazen laguntzarekin.

Ostirala, otsailak 17. 
18:00. Euskal inauterien jaialdia egingo dute Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibako kideek. Herriko kaleak euskal inauteriz jantziko dituzte. 18:00etan San Martin egoitzaren paretik abiatuko dira, eta plazan bukatuko dute, 20:00etan. Honako ibilbidea egingo dute: San Martin egoitza, Artzubia, Olazko Andre Mariaren plaza, Plaza Nagusia, Elizkalea, Soreasuko Sebastian Donearen parrokia, Perez Arregi plaza, Erdikalea, Plaza Txikia eta plaza.

Otsailak 18, zapatua.
17:30. Freestyle Street Showa, Izarraitz pilotalekuan.

Otsailak 19, igandea. Elegante Eguna.
09:00. Izarraitz txistulari taldearen diana.
11:30. Azpeitiko Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen diana, eta Incansables txaranga herriko kaleetan.
12:00. Sokamuturra, plazan. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
Egun osoan, XLIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketa-Imanol Elias Saria, Azpetiko Argazki Elkarteak antolatuta.
12:30. Elegante Eguneko pasiera, eta Itsasi dantza taldeko artzain-inudeen, danbor jotzaileen nahiz karrozaren kalejira, Juan Antxieta musika eskolako txistularien eta Incansables txarangaren laguntzarekin. Incansables txarangaren emanaldia herriko kaleetan.
16:15. Izarraitz txistulari taldeak, Eltziegoko gaiteroek eta Udal Musika Bandako kideek zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
17:30. Ipurbeltz kale antzerkia, Azoka Plazan.
19:30. Gauerdi txarangaren emanaldia kaleetan zehar. Josu Rodriguez DJaren emanaldia, plazan.
20:00. Rock Kalean elektrotxarangaren emanaldia, herriko kaleetan.

Otsailak 20, astelehena. Astelehen Karnabala. 
11:00. Sokamutur txikia Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Arno.
12:30. Herriko erraldoiek eta buruhandiek irekiko dute mozorrotutako haurren desfilea. Banda Gaztea, txilibiteroak eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilariak ariko dira giroa alaitzen. Bukaeran, gaztetxoentzat dantzaldia izango da, Diskopuntx taldearekin, eta gozokiak banatuko dituzte plazan.
16:00. Haurrentzako jolas parkea, eta gazteentzat eta nerabeentzat errealitate birtualeko jolasak, dance jokoak eta simuladoreak Izarraitz pilotalekuan. 20:00ak arte.
16:15. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Saka.
18:30. Deiadar txaranga kaleetan.
19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.
20:00. Mozorro lehiaketaren hasiera.
20:00. Davila DJa, plazan. Gainera, Vertical perkusio taldearen kalejira.
23:30. Oihan Vega DJa, plazan.
00:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, plazan.
Ondoren, Perculights perkusio taldearen emanaldia, kaleetan zehar.

Otsailak 21, asteartea. Astearte Karnabala.
00:30. Los Pasai txarangaren emanaldia kaleetan.
Ondoren, Itsasiko ttuntturroak kaleetan.
05:00. Baratxuri zopa jana, Azoka Plazan.
06:00. Udal Musika Bandaren eskutik, goiz eresia.
07:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
12:00. Herriko Banda Gaztearen kalejira.
16:15. Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Banda Gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du kalerik kale txistua joz.
16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
17:30. Bat, bi, hiru... magia ikuskizuna Sun magoaren eskutik, Sanagustin kulturgunean.
18:00. Irulitxa txaranga kalez kale.
20:00. 2023ko karnabalen amaiera: suzko zezena, plazan, Irulitxa txarangaren laguntzarekin.

BEIZAMA
Otsailak 18, larunbata. 
Herri afaria, mozorrotuta. Ostatu Zaharra tabernan.

ERREZIL
Bihar, ostirala. 
16:00-19:30. Inauteriak direla eta, haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte frontoian.

GETARIA
Otsailak 18, larunbata. 
12:00-14:00. Sugarri txarangaren kalejira.
16:30. Herriko plazan, haurrentzat eta gaztetxoentzat disko festa Txurru DJarekin.
19:00. Getariako inauterietako kartel eta erakusleiho lehiaketako sariak banatuko dituzte, plazan.
19:30. Banakako eta talde karnabaleruenak izendatuko dituzte.
Ondoren, inauterietako Flasmoba dantza.
Festari amaiera emateko, Sugarri txaranga kalez kale.

ORIO
Otsailak 18, larunbata. 
12:00. Burrunba elektrotxaranga, Herriko Plazatik hasita. 
14:00. Herri bazkaria, pilotalekuan. Herri bazkarian parte hartzeko txartelak salgai daude Kultur Etxean eta online Entradium atarian. Hala, hiru menu berezi prestatu dituztela jakinarazi dute. Helduentzako menua: entsalada mistoa, oilaskoa parrillan, txerri saiheskiak parrillan eta Ezeizako pasteltxoak. Ogia, kafea eta edariak. 18 euro. Haurrentzako menua: patea, urdaiazpiko kroketak, oilaskoa parrillan eta izozkia. Ogia eta edariak. 10 euro. Menu beganoa: entsalada mistoa, kroketa beganoak, lasagna beganoa eta jogurta marrubiekin. Ogia, kafea eta edariak. 18 euro.
17:00. Familientzako disko festa, Herriko Plazan. 

ZARAUTZ
Bihar, ostirala. 
18:45. Galtxagorrien jaitsiera, Musika Eskolatik hasita. Jalgi dantza taldeak, Zarautz Trikek, Goizeko Ihintza txistulari taldeak eta Zarakatun batukadak parte hartuko dute.

Otsailak 18, larunbata
12:00. Koxme baleak txupinazoa botako du Modeloko balkoitik, Jainekin txarangak girotuta.
12:00-14:00. Jainekin txarangak herriko kaleak alaituko ditu.
13:30. Brindisarekin inauterietako ekintzak hasiko dituzte, Gaztetxean. Danda gazte asanbladak antolatuta.
14:30. Bazkaria, Gaztetxean. Danda gazte asanbladak antolatuta. Bazkarira joan nahi duenak izena eman beharko du Dandako kide bati idatzita edo taldearen sare sozialen bitartez. Bazkalondoan, bingoa eta mozorro lehiaketa egingo dituzte.
17:30. Inauterietako VI. Konpartsa: Zarautz Kabaret. Alde Zaharreko kaleetan ibiliko da (euria egiten badu, igandean egingo dute, 13:00etan hasita).
18:30. Poteo musikatua, Gaztetxetik Lege Zaharren enparantzara. 
17:30-19:30. Zinema pilotalekuan inauteri jaia: mozorro lehiaketa (taldekoa, originalena eta zuzeukiña), merienda eta dantzaldia, 12-18 urte bitarteko nerabeentzat.
19:00. Mozorro lehiaketan parte hartzen duten kuadrillak elkartuko dira, Musika Plazan. Aldez aurretik izena eman behar da Turismo Bulegoan edo larunbatean bertan Euskalduna tabernan.
19:30. Kuadrillen arteko mozorro lehiaketaren sari banaketa, Musika Plazan. Lehen saria, 
250 euroko bonoa; bigarren saria, 150 euroko bonoa; hirugarren saria, 100 euroko bonoa. Bonoak Zurekin ostalarien elkarteko taberna eta jatetxeetan gastatzeko izango dira.
21:00-00:00. Disko festa, Loz DJarekin, Zinema pilotalekuan.
23:00. Bide Batez taldearekin dantzaldia, Musika Plazan.

Otsailak 19, igandea
12:00. Kalejira herriko kaleetan erraldoiekin, buruhandiekin eta Ustekabe txarangarekin.
17:00. Gora Bihotzak ikuskizuna haurrentzat, Musika Plazan. Euria egingo balu, Gaztelekuan.
18:00. Dantzatzeko prest disko festa nerabeentzat, Lege Zaharren enparantzan.

ZESTOA
Otsailak 18, larunbata. 
12:00-14:00. Zestoako Gazte Txaranga.
17:30. Umeen desfilerako izen ematea, udaletxeko arkupeetan.
18:00. Umeen mozorro desfilea, udaletxeko arkupeetan, Gaztelekuak antolatuta.
20:00. Olaberri DJa, udaletxeko arkupeetan.
23:00. Olaberri DJa, udaletxeko arkupeetan.

Otsailak 21, asteartea.
17:00. Inauteri festa, parkean. Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.

ZUMAIA
Bihar, ostirala. 
16:00. Eskolen inauterietako kalejira (eguraldi txarra bada ez dute egingo).
17:45. Alondegian hasita, Musika Eskolaren eta ZUMB-Musika bandaren inauterietako kalejira. Gaia: Mitologia.

Otsailak 18, larunbata.
12:00-14:00. Zumai txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar.
12:30. Astindu dantza elkartearen dantza eta kalejira, Eusebio Gurrutxaga plazan.
17:00. Inauterietako mozorro festa, Eusebio Gurrutxaga plazan.
18:00. Haurren mozorro lehiaketa, Eusebio Gurrutxaga plazan.
18:30. Zumai txaranga herriko kaleetan zehar.
18:30-21:00. Argazki Txokoa, Oxford aretoan.
22:00. Davila DJaren saioa, Amaia plazan.

Otsailak 19, igandea.
12:30-14:30. Betijai fanfarrearen kalejira, herriko kaleetan zehar.
16:30. Yuku eta Himalaiako lorea filmaren emanaldia, Aita Mari aretoan. 

Otsailak 20, astelehena.
15:00etan eta 17:30ean. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna, Aita Mari aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide